Bizkaiko Ogasun diputatua Aduanako obrak egin zituen enpresari lotuta zegoela salatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2015ko mar. 16a, 09:04

Urduñako EH Bilduk ate birakariak eta irregulartasunak Urduñari eragin diotela salatu du.

Koalizioak jakinarazi du Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua lotuta zegoela Urazca enpresari, zenbait sozietateetan zituen karguen bitartez.

EH Bilduk zabaldu duen oharraren arabera Iruarrizagak bere kargua izan zuen bitartean Urazca enpresak 29,8 milioi euroko kontratuak jaso zituen Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.

Urduñako EH Bilduk ate birakariak eta irregulartasunak Urduñari eragin diotela salatu du.

Koalizioak jakinarazi du Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua lotuta zegoela Urazca enpresari, zenbait sozietateetan zituen karguen bitartez.

EH Bilduk zabaldu duen oharraren arabera Iruarrizagak bere kargua izan zuen bitartean Urazca enpresak 29,8 milioi euroko kontratuak jaso zituen Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.

Horietako lan bat Aduanakoa izan zen. EH Bilduk azaldu du amaierako gastuek (6.185.000€) aurrekontuan jasotakoa (3.275.000€) ia bikoiztu zutela eta % 188ko gainkostua eragin zutela lanek, udalaren zorpetzea larriagotuz.

Koalizioak azpimarratu du Iruarrizagak ez zuela bete karguen bateraezintasunaren foru araua, enpresetan parte hartu baitzuen Bizkaiko Ogasun diputatua zen bitartean.

De Miguel auzia

De Miguel auzia deiturikoak ere eragina izan du Urduñan EH Bilduren ustez: “Alfredo De Miguel, EAJren Arabako bigarren eta Tokiko Administrazioko diputatu forala zenak, “Orduñako Industrialdea” sozietateko arduradun nagusia izan zen, 2005ko abuztuaren eta 2008ko otsailaren artean sozietate horren gerentea izan baitzen.”

Koalizioaren oharrak adierazten du: “Hainbat informazioen arabera, Urduñako industrialdeko buru gisa, De Miguelek aholkularitza kontratuak izenpetu zituen Urbanorma Consulting enpresarekin, Jon Iñaki Echaburu inputatuarena zena eta Miñanon estalki gisa erabili zena, 2006ko uztailean. Biek ustez milioinaka euro bidegabeki erabiltzeko Miñanon egindako modus operandi bera baliatu zuten aurretik gure hirian.”

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide