"Gazte Asanbladaren urteurrena ospatu eta jendea lokaletik ateratzea nahi dugu"

Erredakzioa 2015ko mar. 20a, 14:24

LANDER LOIDI (Urduña, 1997) Gazte Asanbladako kidea da eta aspaldi Gazte Egunaren antolakuntzan parte hartzen du. Bihar ospatuko duten 17. Gazte Egunaren nondik norakoak azaldu ditu.

17. Gazte Eguna egingo duzue eta zuk 18 urte dituzu, noiz hasi zinen parte hartzen?

Nire lehenengo Gazte Eguna asanbladako kide gisa 13. Gazte Eguna izan zen. Esperientzia ezberdina da barrutik ikustea, zuk prestatzen duzulako guztia, lanean zaude... azken hilabete horretan lan eta lan egiten dugu eguna ahalik eta hoberen atera dadin.

17. Gazte Eguna egingo duzue eta zuk 18 urte dituzu, noiz hasi zinen parte hartzen?

Nire lehenengo Gazte Eguna asanbladako kide gisa 13. Gazte Eguna izan zen. Esperientzia ezberdina da barrutik ikustea, zuk prestatzen duzulako guztia, lanean zaude... azken hilabete horretan lan eta lan egiten dugu eguna ahalik eta hoberen atera dadin.

Aurtengo egitarauari buruz zer esan dezakezu?

Aldaketa batzuk egon dira. Gaztetxean egin behar ditugun kontzertuetan Aizkorakada jarri genuen kartelean baina ezin dira etorri eta bere ordez Patx&Ran arituko dira.

Azken orduko beste aldaketa garrantzitsua izan dugu. Atzokoa, hain zuzen. Gaueko kontzertuetan Governors-ek jo ordez Madrilgo Kaos Urbano taldeak joko du.

Dena den nik azpimarratuko nuke urtero bezala herri bazkaria egongo dela plazan eta goizeko ikuskizunak ere interesgarriak izango direla; Slackline erakustaldia egongo baita. 3x3 futbol areto txapelketa ere egongo da, gainera eskalada txapelketaren finala jokatuko da Gaztetxean.

Jendeak normalean garrantzia gehiago ematen die gaueko kontzertuei. Zentzu horretan Kaos Urbano ez ezik Akerbeltz eta Habemus Papam taldeek ere joko dute.

17 edizio asko dira, aurreko belaunaldiekin harremana duzue?

Belaunaldi aldaketak eman dira Urduñako Gazte Asanbladan baina belaunaldi ezberdinak mantentzen dira. Lehen zegoen belaunaldiko jende ugarik jarraitzen du. Gutxi gara baina batzuk mantentzen dira.

Planteamendua aldatu duzue Gazte Egunari dagokionez?

Guk ohitura moduan hartzen dugu eta helburua da herriko gazteak zein eskualdeko gazteak Urduñara hurbiltzea eta hemen antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzea, finean, jai eguna izatea herrian.

Gazte Asanbladaren urteurrena ospatzea eta jendea lokaletatik ateratzea.

Zerbait berezia egiten duzue Gazte Eguna baino lehen edo ondoren?

Oro har Gazte Eguna baino lehen, aste bat edo bi lehenago, egiten dugu batzar irekia, berez, Gazte Egunean lagundu nahi dutenek aukera hori izan dezaten. Guztion artean egin dezagun.

Gero bakoitzak arduraren bat hartzen du. Taldetan banatzen gara: ikuskizunetarako, ekitaldia prestatzeko...

Eta bertan asanbladakoa garenok eta nahi duenak parte hartzen dugu.

Betiko lez lelo bat prestatu dugu eta aurten gure mezua da: "Asanblada oinarri, 17 aldarri".

Gure asmoa da lanean jarraitzea. Gazte Egunaren ostean Gaztetxeak 3 urte beteko ditu eta astebeteko egitaraua prestatu dugu.

Astelehenean txilarra erabiliz erratzak egiten ikasiko dugu, asteartean hitzaldia dago, asteazkenean Korrikak Urduña zeharkatuko du eta aprobetxatuko dugu txokolatea emateko Gaztetxean eta hurrengo egunean askaria eta poteoa antolatuko dugu, ostiralean kontzertuak...

Aste horretan Gaztetxearen 3. urteurrena ospatuko dugu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide