Korrika dela-eta, Euskararen Astea egingo dute Urduñan

Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 10:40

Korrikaren etorrera dela-eta, Euskararen Astea antolatu dute Urduñako Euskara Batzordea osatzen duten eragileek. Guztira 7 ekintza egongo dira. Martxoaren 25ean hasiko da, eta martxoak 29a bitarte makina bat ekitaldi egongo dira. Horien artean daude ikus-entzunezkoen proiekzioak, korrika txikia, dantza-plaza...

Korrikaren etorrera dela-eta, Euskararen Astea antolatu dute Urduñako Euskara Batzordea osatzen duten eragileek. Guztira 7 ekintza egongo dira. Martxoaren 25ean hasiko da, eta martxoak 29a bitarte makina bat ekitaldi egongo dira. Horien artean daude ikus-entzunezkoen proiekzioak, korrika txikia, dantza-plaza...

Korrikaren bisita martxoaren 25ean 06:00ak aldera jasoko du Urduñak. Antigua auzotik sartuko da, hiria zeharkatu ondoren Amurriora gerturatzeko. Bidean, baina, ekitaldi bereziak utziko ditu. Antzinako Amaren eliza inguruan, esaterako, suziriekin emango diote ongietorria. Urduñako Gazte Asanbladak, aldiz, Korrikak hiria agurtzen duenerako txokolatada beroa prest izango du nahi duen ororentzat gaztetxean.

Egitarau berezia

Martxoaren 26an, berriz, Korrikako edizio ezberdinek Urduñan utzitako irudiak ikusteko aukera egongo da Alondegian. Horretarako, bideo eta argazki proiekzioa antolatu dute, 18:00etan hasiko dena.

Urduñako ikastetxeak ere batuko dira ekimenera, martxoaren 27an egingo baitute “Korrika txikia”. Ez da hori izango, ordea, ostiraleko ekintza bakarra, Foru plazan txokolatada eta dantza plaza egingo baitute arratsaldean.

Larunbatean bukatuko da Urduñako Euskararen Astea, 13:30ean egingo duten Euskal kantu herrikoien emanaldiarekin. Asteari bukaera borobila eman asmoz, martxoaren 29an Bilbon egingo den amaiera festara bertaratzeko deia egin du Euskara Batzordeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide