Eskola Agenda 21 programa garatzeko diru-laguntza jaso du Urduñako Herri Ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Ginea Aginako 2015ko mar. 11a, 10:30

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntza bana eman dituela Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzetarako eta Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazio proiektuetarako. Proiektu honen barnean Uduñako Herri Ikastetxea aurkitzen da.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntza bana eman dituela Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzetarako eta Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazio proiektuetarako. Proiektu honen barnean Uduñako Herri Ikastetxea aurkitzen da.

Eskolako Agenda 21 Tokiko Agenda 21 barruan 2006-2007 ikasturtetik egiten den proiektua da. Urtero gai bat lantzeko proiektua garatzen bada ere, beste hainbatek segida izaten dute urterik urte, izan ere, iraunkortasunez landu beharreko kontuak baitira. Ikasturte honetan, lanerako gaia kontsumo jasangarria da, hondakinei lotuta, zehazki “Murriztu, berrerabili, birziklatu”.

 

HONELA OSATZEN DA

Eskola Agenda 21 hiru arlotan lantzen da: curriculumean (edukien lanketa) kudeaketan eta parte-hartzean. Eskolan Batzorde Pedagogikoa osatzen da eta honek garatuko den gaiaren araberako ekintza plana burutzen du. Herriko Udal Foroa ere biltzen da, zeinetan ikastetxeko ikasle, irakasle, alkatea, udal teknikaria, ingurugelako aholkularia eta udaltaldeko arduraduna elkartzen diren.

Umeek eskolan ingurumena hobetzeko ezagutzak bereganatzen dituzte eta ikastetxean bertan praktikan jartzen dituzte. Baina horretaz gain, komunitatearen partaidetza ere bilatzen da; honetarako batetik, familien parte hartzea bilatzen da eta bestetik, ikasleek herrian zehar jendearekin ikasitakoa partekatu eta herritarren iritzia jaso egiten dute. Gainera, esan bezala, Udalarekin ere hartu emana garatzen da eta lana bukatu eta ateratako ondorioen memoria eginda dutenean udaletxean aurkeztu egiten dute gaztetxoek.

 

 

ILUSIOZ ETA GOGOTSU EGINDAKO LANAK FRUITUAK EMATEN DITU

Urduñako eskolan urteak daramatzate proiektu honetan murgilduta eta hainbat dira landu dituzten arloak. Besteak beste, energiaren kontsumo arduratsua, elikadura osasuntsua edota birziklapena sustatzeko programak landu izan dituzte. Horretaz gain, eskolako negutegian baratzea daukate; bertan barazkiak landatu, zaindu eta jasotzeko proiektua ere aurrera ateratzen dutelarik. Pozaren pozez eramaten dituzte etxera ikasleek eurek landatu eta zaindutako urazak eta oso aberasgarria izan zen esaterako, iaz, negutegian landatutako ziazerbekin hanburgesak egin eta elkarrekin jatea.

Iazko memorian ateratako ondorioen artean etxeetara bidaltzen diren oharretan paperaren erabilera %50 murriztu izana; hamaiketakoetan opilen kontsumoa jaitsi izana; eskolan etengailuak erabili eta argiak itzaliz argiaren kontsumoa %25a murriztu izana edo gurasoen artean auzolanez negutegia berritu izana aipatzen dira, baita antolatutako ekintzetan parte hartzea handia izan dela ere.

Nahiz eta oraindik ere arlo honetan lan handia dagoen egiteke, balorazioa positiboa da eta honetatik ateratako gauzarik baliotsuena, zalantzarik gabe, ikasleek ingurumena hobetzeko kontzientzia bereganatzea da; modu praktikoan eta gogotsu egiten duten zerbait izatea, ilusioz edukiak lantzea, ikastea eta praktikan jartzea; baita ingurukoei hori transmititzea ere.

 

HEMENDIK AURRERA BLOGA MARTXAN

Berrikuntza gisa, ikasturte honetan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ikastetxeen Eskolako Agenda 21 programari buruzko bloga editatuko da, eta www.ut21.org helbidean ikusi ahal izango da. Bloga ikastetxeek aldizka bidaliko duten informazioarekin elikatuko da; hain zuzen ere, Eskolako Agenda 21 programaren barruan egindako jarduerei eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek prestatutako beste eduki batzuei buruzko informazioa jasoko da bertan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide