"Urdukonpost" sortu dute, konpostajea auzolanean egiteko ekimen herritarra

Erredakzioa 2015ko mar. 10a, 10:56

Hainbat herritarrek "Urdukonpost" ekimena sortu dute Urduñan. Urte bat lanean eman ondoren martxoan abiatuko dute konposta auzolanean egiteko egitasmoa. Oraingoz 10 familiak hartuko dute parte, baina aurrera begira egitasmoa handitzea dute helburu: "Funtzionatzen badu proiektua familia gehiagotara zabaltzea da gure ideia", diote David Hosking eta Itziar Biguri sustatzaileek.

Hainbat herritarrek "Urdukonpost" ekimena sortu dute Urduñan. Urte bat lanean eman ondoren martxoan abiatuko dute konposta auzolanean egiteko egitasmoa. Oraingoz 10 familiak hartuko dute parte, baina aurrera begira egitasmoa handitzea dute helburu: "Funtzionatzen badu proiektua familia gehiagotara zabaltzea da gure ideia", diote David Hosking eta Itziar Biguri sustatzaileek.

Biztanleko egunero kilo bat zabor sortzen da, %40 materia organikoa delarik. Horren jakitun, hondakinak nola aprobetxa zitezkeen galdetu zioten haien buruari, eta horrela jaio da "Urdukonpost". Trasantiagoko zelaian kokatuko dute konposta egiteko edukiontzia, eta partaide bakoitzak beharrezko baliabideak izango ditu eskura: "Sistema erraza da, 4 pausu dira: etxeetako materia organikoa gordetzea, konponsterara eramatea, nahastea eta estrukturantea botatzea (materia organiko lehorra, egur lehor xehetua kasu)". Horretarako azpiegitura -edukiontzia- eta material lehor xehetua udalak utziko die. “Pala eta materiala ondo nahasteko aireatzaile bat ere behar da”, erantsi dute.

"Konpostatzea zaborra aprobetxatu, kudeatu eta murrizteko era bat da. Materia organikoa ongarri bihurtuko dugu", diote. Eskualdean herritarrek abiatu duten lehen ekimena da, nahiz eta Euskal Herrian eta beste herrialde batzuetan aski ezaguna den.

Konpostaren onurak

Ekologikoki, ekonomikoki eta pedagogikoki onurak baion ez dizkiote ikusten sustatzaileek. Ekologikoki jasangarritasunaren alde egiten dutela diote, lurrari erabilitakoa itzuli egiten zaiolako, bizitzaren zirkulua itxiz. "Horrez gain, zabortegietara eramateko behar den erregaia saihestu egiten da". Garrantzitsuena, baina, normalean bota egiten diren gauzekin konposta egiten dutela da, lurrei oso produktu erabilgarria eskainiz. Izan ere, bestela Gasteizko Gardelegi zabortegira eramaten dira. Pedagogikoki ere estrategikotzat dute: "Oso garrantzitsua da etorkizuneko belaunaldiek ingurumenarekiko ardura izatea. Janaria zentzu zabalago batean ulertzea da". Horretarako, barazkien azalak, arrainen hezurrak, tintarik gabeko kartoi edo papera, arraultz azalak, kafe hondarrak... erabiliko dituzte.

 

Lortzen duten konposta eskatzen duten herritarrei emango diete, “ez dira zertan Urdukonponsteko kideak izan behar”.

Hosking eta Biguriren arabera ilusio askorekin heldu diote erronakri: “Oso garrantzitsua da lurrarekin lan egiten duten herritarrak kontzientzia, ongarria lortzeko eta haien zaborrak kudeatzeko aukera gehiago daudela jakin dezaten”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide