Alderdi Popularrak aurretik eskatu bezala, Urduñako Txarlazo mendian dagoen Antiguako Ama Birjinaren monumentua konpontzeko proposamenari bide eman diote Bizkaiko Batzar Nagusiek.
Batzarkide popularrek, Ama Birjina begiratoki gisa babesteko eskaera luzatu zuten, eskultura babesteko neurri gisa; eta atzoko batzarretan gehiengoz onartu zen eskaria. Hortaz, aldundiari Txarlazoko amabirjina konpontzea eta begiratoki bilakatzea eskatu zioten taldeek.
EAJ ezik beste talde guztiek neurria babestu zuten, batzarkide jeltzaleak abstenitu baitziren. Gauzak horrela aldundiari dagokio 2,2 milioi eurotan aurreikusitako lanari ekitea eta monumentuaren konponketa abiatzea.