Txakurrak sozializatzeko ikastaroa eskainiko du udalak

Erredakzioa 2015ko ots. 27a, 09:29

Arriskutsutzat dituzten txakurrak hezteko ikastaroa eskainiko du Urduñako udalak. Atzo egindako udalbatzan EH Bilduren aldeko bozekin onartu zen proposamena, EAJ abstenitu egin zen, eta PP-ko zinegotzia ez zen azaldu. Carlos Arranz alkateak udalbatzara bertaratutako herritarrei azaldu zienez, hedabideetan asko indartu edo elikatu da txakurren arriskutasuna: “Neurri handiko animaliek ere arrisku bera dute.

Arriskutsutzat dituzten txakurrak hezteko ikastaroa eskainiko du Urduñako udalak. Atzo egindako udalbatzan EH Bilduren aldeko bozekin onartu zen proposamena, EAJ abstenitu egin zen, eta PP-ko zinegotzia ez zen azaldu. Carlos Arranz alkateak udalbatzara bertaratutako herritarrei azaldu zienez, hedabideetan asko indartu edo elikatu da txakurren arriskutasuna: “Neurri handiko animaliek ere arrisku bera dute.

Horregatik, udaletik txakurrak sozializatzen laguntzeko ikastaroa eskaintzea planteatzen dugu, askotan animalien zein jabeen erreakzioen ondorio delako”. Apirilean egingo dute aurreneko ikastaroa eta hartzaileak egun txakurraren lizentzia zein errolda duten urduñarrak izango dira. Ikastaroa doakoa izango da: “Aurtengoa lehen proba izango da, kontratazioa ixten ari gara. Ondoren balorazioa egingo dugu, nola funtzionatu duen ikusteko.

Udalak minimoki urtero ikastaro bat antolatzeko konpromisoa hartzea da asmoa. Lortu nahi dena jendeak ikastaroa egitea da, tasen ehuneko handi bat berreskuratzen dutelako”. Jendeak ikastaroa egitea bultzatzeko bonifikazioak planteatu dituzte. Hala, txakurrak hezteko ikastaroa egiten dutenek %90eko bonifikazioa jasoko dute. Horretarako, ordea, asistentzia ezinbestekoa izango da, formakuntza saioen %90 egitea.

Udal eraikinen garbiketa

Bestalde, udal eraikinen garbiketaren kontratua berritzea adostu zuten atzoko udalbatzan. Zerbitzuari oraintsu martxan jarri duten Alondegiaren garbiketa gehitu zaio.

Etxez-etxeko laguntza zerbitzuetan, berriz, zeregina esleitzeko lizitazioan aldaketak egin dituzte. Izan ere, lehiaketarekin arazoak egon dira, hobekuntzen arloan zehaztasunak falta zirela-eta, aurkeztutako enpresa batek helegitea aurkeztu baitzuen. Haatik, lizitazioa moldatu eta kontratazio mahaia berriro egitea onartu zuten urtarrileko udalbatzan.

 Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala

Martxoaren 8aren harira, adierazpen instituzionala aurkeztu zuen EH Bilduk. “Ez zegoen gai ordenean aurreikusia, martxoaren 26ko udalbatzatik pasatzekoa zen, baina data urrun geratzen denez aurreratzea erabaki dugu, zentzu gehiago duelako”, azaldu zuen Naiara Merino zinegotziak.

EAJ eta EH Bilduren aldeko bozekin onartu zen adierazpena, urduñako herritar eta elkarteek berdintasunaren alde egindako lana goraipatzen du testuak. Horrez gain, Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu zuten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide