Populazioaren bilakaera Urduñan: jatorriak gora, biztanleak behera

Erredakzioa 2015ko ots. 24a, 10:17

Urduñako populazio datuak aldatu egin dira. Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, biztanle kopurua jaitsi da, eta herrialdeena igo. Aldaketa, baina, ez da handia izan: Urduñak 30 hiritar galdu zituen 2013an zehar. 2014ko erroldari begiratuz 4.216 pertsona bizi dira Urduñan. Emakume eta gizonen arteko aldea txikia da: 2.151 gizoineta 2.065 emakume baitaude. Jatorria erreparatuta, 193 dira beste herrialdeetatik etorritako biztanleak, populazioaren %4.5. Biztanleriaren azterketaren arabera, jatorri aniztasuna handitu egin da hirian.

33 estatu

33 estatu ezberdin ordezkatzen ditu Urduñak gaur egun. Horien herena Europatik etorria da, 9 lurralde identifika litezke datuetan eta. Horrez gain, Afrikatik, Amerikatik edo Asiatik bertaratutako herritarrak ere nabarmentzen dira. Komunitateei dagokienean ekuatoriarrak, marokoarrak, nigeriarrak eta argeliarrak dira Europakoak ez diren herritar gehienak.

Batazbesteko adina, 44 urte

Jatorri eta biztanle kopurua ez ezik adinaren batazbestekoa ere ikertu dute Hala, biztanleen batazbesteko adina 44 urtekoa dela adierazi du udalak.

Aipatutako datuek 2013an egindako ikerketa dute abiapuntu. Azterketaren ondotik, 2014ko urtarrilaren 1ean onartu zen udalbatzan: "Urtean zehar konprobatzeko egingo diren kudeaketa ezberdinen ondoren onartuko dira zenbakiak, Estatistiken Institutu Nazionalarekin elkarlanean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide