"Kintoen jaiak elkar ezagutzeko balio du"

Erredakzioa 2015ko ots. 23a, 20:33

IRATI GONZALEZ VIZAN (Urduña, 1997) aurtengo kintoen artean dago eta jaiaren prestaketan parte hartu du. Dagoeneko ohitura jarraituz etxez-etxe joan dira baina oraindik martxoaren 7an egingo duten jaia ospatu behar dute.

Noiz hasi zenuten ospakizuna?

Urtarrilaren 31n abestuz eta eskatuz igaro ginen etxez-etxe inguruko herri eta auzoetatik. Lendoño, Delika, Tertanga...
Aurten modu apur bat arraroan egin dugu.
Harrera ona izan zen, jendeak bazeukan zerbait prestatu emateko, arrautzak edo dirua, jateko zerbait... oso ongi.

IRATI GONZALEZ VIZAN (Urduña, 1997) aurtengo kintoen artean dago eta jaiaren prestaketan parte hartu du. Dagoeneko ohitura jarraituz etxez-etxe joan dira baina oraindik martxoaren 7an egingo duten jaia ospatu behar dute.

Noiz hasi zenuten ospakizuna?

Urtarrilaren 31n abestuz eta eskatuz igaro ginen etxez-etxe inguruko herri eta auzoetatik. Lendoño, Delika, Tertanga...
Aurten modu apur bat arraroan egin dugu.
Harrera ona izan zen, jendeak bazeukan zerbait prestatu emateko, arrautzak edo dirua, jateko zerbait... oso ongi.

Zein da prestatutako egitaraua?

Martxoaren 7an jaia goizeko 10:00etan mezarekin hasiko dugu, Antzinako Ama elizan. 11:30ean umeentzako jolasak antolatu ditugu Foru Plazan.
Arratsaldeko 20:00etan Batukada izango dugu herrian eta 22:00etan kontzertuak Foru Plazan.

Soldaduskari lotuta zegoen kintoen jaia baina orain beste zentzu bat dauka, ezta?

Egun soldaduskara joatea ez da beharrezkoa eta emakumeok ere ospatzen dugu jaia.
Soldaduska gizonezkoek bakarrik egiten zutenez jaia aldatu da. Orain nolabaiteko pausoa da heldutasunera heltzeko.
Emakume ugarik parte hartzen dute antolakuntzan, ia gizonezkoak baino gehiago.
Oker ez banabil gehienak emakumezkoak gara. Kintako guztiok parte hartu dugu jaian.

Eta heldutasunera hurbilduz ospatzen den jaia nola bizi duzue?

18 urte beteko ditugu eta urtero egiten denez gauza normala bilakatu da hau ospatzea.
Ez da ohitura mantentzeko egiten den ahalegina, normala da urtero kintoak elkartzea eta jaia antolatzea.
Belaunaldi bakoitzak antolatzen du bere kabuz. Aurreko belaunaldiak egindakoa aintzat hartzen dugu eta galdetzen diegu.
Urrian hasi genituen prestaketak, batuz, whatsapp taldea sortuz, hitz eginez...
Gero ostiralero bilera egiten hasi ginen.

Zer nolako giroa sortzen da kintoen artean?

Oso ona. Elkarrekin oso ondo moldatzen gara. Batzuk txikitatik ezagutzen nituen eta beste batzuk bistaz, baina orain taldea sortu da.

Batzuek eskola publikoan ikasi dugu eta beste batzuek Josefinotan, beraz askok ez dugu elkar ezagutzen. Jaiak elkar ezagutzeko balio du.

Agian beste jai batean ez gara elkartuko baina kintoen jaian bai. Polita da jai hau bizitzan behin bakarrik biziko dugulako.
Jai hau irekia da beraz jendea animatu nahi dut parte hartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide