Pertsona bat hil da Urduñan trenak harrapatuta

Erredakzioa 2015ko ots. 8a, 16:01

Ezbeharra eguerdiko 12:30ak aldera gertatu da Urduñako tren geltokian, pertsona bat trenak harrapatu duenean. Bizkaiko suhiltzaileak geiltokira bertaratu dira, baina twitterren zabaldu dutenez, iritsi direnerako pertsona hilda zegoen jada. SOS deiak zerbitzuak ere jakinarazi du Larrialdietarako Zerbitzuak ere bertaratu direla Urduñara istripuaren berri izan bezain laister, baina hauek ere ezin izan dute ezer egin. Istripuaren lekuko izan diren herritarrek jakinarazi dute hildakoa Urduñako bizilaguna dela, gizonezkoa hain zuzen ere.

Azken hilabetetotan Bilbo-Urduña Renfe-linean gertatutako bigarren heriotza da gaurkoa, pasa den abenduaren 22an ere Arrankudiagako Bakiola geltokitik gertu beste gizonezko bat hil baitzen trenak harrapatuta. Orduko hartan tren zerbitzua baldintzatua egon ziren zenbait ordutan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide