Otxomaio jaietako kartel lehiaketa, abian

Erredakzioa 2015ko ots. 5a, 09:15

Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian dago. Hiru maila egongo dira: bi umeentzako eta helduentzako bakarra. Hala, umeek bi kategoria izango dituzte: alebinak (5-9 urte) eta infantilak (10-14 urte).

Partaideek gehienez bi  lan aurkeztu ahalko dituzte. Lanek "Otxomaio 2015, Urduña jaietan" leloa eraman beharko dute. Helduen kategoriari ezaugarri bat gehituko zaio: 70x50 zentimetrotako neurria izan beharko dute.

Lanak gutunazal txiki batekin entregatu beharko dira, zeinetan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, N.A.N zenbakia eta adina azaldu beharko diren. Parte hartzeko epea martxoaren 13 arte egongo da.

Lanak Kultur etxean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara Kultura arloan.

Alebinetan lehen postuari 50€ emango zaizkio, bigarrenari 40€. Infantiletan txapeldunarentzat 60€ izango dira eta txapeldunordearentzat 40€. 

Helduen mailan, ordea, sari bakarra egongo da; 450€ eramango ditu irabazleak.

Informazio guztia webgunean dago. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo dute martxoan zehar Urduñako kultur etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide