Abendutik abian daude Nagusien egoitzako menu berriak. Horretarako dietista baten aholkularitza zerbitzua erabili da. Hala, garaiko produktuak erabiltzeari ekin diote, menuak osasungarriago bihurtuz. Menu berriak txertatu aurretik, baina, erabiltzaileei zerbitzuarekiko asebetetze galdetegia pasa zitzaien, bataz beste 6.6-ko balorazioa eman diotelarik. Horregatik, zerbitzua hobetzeko aldaketak planteatu dituzte. Produktuen loteak otsailetik aurrera gehituko dira zerbitzuaren katera. Guztira 8 hornitzaile izango dira, horietatik 5 urduñarrak.
Garbikari ekologikoak
Bestalde, Nagusien egoitzako garbiketa produktuetan aurrezteko helburuarekin udalak enpresa bakarra kontratatzea erabaki du higiene produktuen hornikuntzarako. Zerbitzu berdina emateko orain arte bost hornitzaile kontratatzen ziren. Horretaz gain, aukera aprobetxatuz irizpideak berritu dituzte, jasangarritasuna kasu. Hala, hemendik aurrera erabiltzen diren produktu gehienak ekologikoak izango dira: lur garbikariak, zabor poltsak.. besteak beste. Ildo beretik, garbiketa eta higiene plana egingo dute.