Urduñako udaletxean kokatuta zeuden hainbat zerbitzu lekuz aldatuko dituzte datozen hilabeteetan. Urduñako udalak Zikoina aldizkarian zabaldu duenez, 2015eko lehen hiruhilekoan zehar herritarren arreta zerbitzuetara bideratutako bulegoak tokiz aldatuko dira.
Planteamenduak 2014ko aurrekontuetan du jatorria, eta aurten burutzeko asmoa agertu dute. Leku berria zein izango den ere zehaztu dute: Kale Zaharra 2 eta 4 izango dira bulegoen kokaleku berriak. Lehiatila horietatik bideratuko dira hemendik aurrera udalaren arlo ezberdinekin egin beharreko harremanak.
Ongizateko Oinarrizko Zerbitzuak ere Kale Zaharrera mugituko dira. Udal bulegoetan aldaketak eta hobekuntzak egiteko aurrekontuetan diru-partida bat gorde dute, zehazki 15.000€. Informazio gehiago jakin nahi izanez gero udaletxera deitzeko eskatu dute: 945 383 003.