Autokontsumorako udal baratz ekologikoak eskatzeko epea, zabalik

Autokontsumorako udal baratzak eskatzeko epea ireki dute. Ortu ekologikoak Santa Klara auzoan kokatuta daude. Interesa duten herritarrek udalean egin beharko dute eskaera. Proiektuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Urduñan erroldatua egotea. Izena-emateko epea urtarrilaren 15ean hasi zen, eta hilabete amaiera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 31 arte, hain zuzen ere. Erabiltzaileek udaberrian jasoko dute ekologikoan ekoizteko ikastaroa. Guztira, 100 metro karratuko 20 baratz egongo dira herritarren eskura. Hala ere,eremua handituko da, 4-6 lur sail gehiago ateratzeko.

Autokontsumorako udal baratzak eskatzeko epea ireki dute. Ortu ekologikoak Santa Klara auzoan kokatuta daude. Interesa duten herritarrek udalean egin beharko dute eskaera. Proiektuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Urduñan erroldatua egotea. Izena-emateko epea urtarrilaren 15ean hasi zen, eta hilabete amaiera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 31 arte, hain zuzen ere. Erabiltzaileek udaberrian jasoko dute ekologikoan ekoizteko ikastaroa. Guztira, 100 metro karratuko 20 baratz egongo dira herritarren eskura. Hala ere,eremua handituko da, 4-6 lur sail gehiago ateratzeko. Bestalde, iaztik egitasmoan dabiltzan partaideei lurraren esleipena urte bat luzatuko zaie. Aurrera begira, udalaren asmoa ortu ekologikoak La Pauleko lur sailetara eramatea da.

Life Regen Farming programa

Bestalde, Ekoizpenek Life Regen Farming programaren berri eman du, ekainetik abendura bitarteko emaitzak argitaratuz. Egitasmoaren bidez, Urduñan, Arkauten eta Orreagan lurraren kalitate eta osasuna ikertzen ari dira, landaketa zuzenak eta artzaintzak duen eragina aztertuz. Urduñako hainbat abeltzain ari dira parte hartzen ikerketan. Emaitzak ezagutzeko 2016ko bigarren sei hilekora arte itxaron beharko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide