Aduanaren kudeaketak hautsak harrotu ditu EAJ eta EH Bilduren artean

Erredakzioa 2015ko urt. 21a, 12:38

Urduñako EAJk Aduanarekin EH Bilduk, gobernu taldeak, egindako kudeaketa kritikatu du hedabideetan: "Ez dute gurekin ezertarako kontatu, nahiz eta oposizioko indar nagusia izan. Urduñarentzat eta udalarentzat oso garrantzitsua da bainuetxea, jarduera ekonomikoa eta turistikoa indartu egiten baitu".

Urduñako EAJk Aduanarekin EH Bilduk, gobernu taldeak, egindako kudeaketa kritikatu du hedabideetan: "Ez dute gurekin ezertarako kontatu, nahiz eta oposizioko indar nagusia izan. Urduñarentzat eta udalarentzat oso garrantzitsua da bainuetxea, jarduera ekonomikoa eta turistikoa indartu egiten baitu".

Bainuetxearen kudeaketak aurrera egin asmoz, lizitazioa prestatzen ari da Urduñako udala. Iñaki Cuadra bozeramaile jeltzalea planteamenduarekiko mesfidati azaldu da: "Prentsaren bidez jaso dugu informazioa. Gaia jorratzeko lan talde bat sortuko dutela esan dute, baina ez dakigu ezer, gobernu taldearen arabera alderdi politikoak eta udal teknikariak hartuko dute parte. Gure inpresioa, aurrekontuekin gertatu den bezala batzorde bat deituko dutela da, haien proposamena eraman eta ekarpenak egiteko tartea uzteko, nahiz eta amaieran ez duten proposamenik onartuko". Jeltzaleen aburuz helburua gardentasunaren irudia ematea da, "gardentasuna eta parte-hartzea irudikatu nahi dute, errealitatean gehiengo absolutuaz baliatzen diren bitartean".

Komunikabideei egindako adierazpenetan Iñaki Cuadrak lizitazio prozesua hilabete honetan abiatzea arriskutsutzat jo du. "Nahi dutena arazo larri hau ahalik eta lasterren kentzea da, udal hauteskundeak iritsi baino lehen. Tanto bat apuntatu nahi dute, baina ondo aterako ote den zalantzan dugu".

Kontrako probak agerian, EH Bilduren ustez

EH Bilduk gezurtatu egin du jeltzaleen leporaketa. Batetik, Aduana eraikinaren lizitazioa landu diren sei informazio batzordetako datak argitaratu ditu, udaleko talde politikoekin egindako bileretan txostenak aurkeztu direla frogatuz.

Ildo beretik, aurrekontuen prestaketa prozesuko bileren berri eman dute. Kronologia eta informazio guztia haien webgunean jarri dute. "Urduñako EAJk, egia aitortu beharko luke, bere arduragabekeria EH Bilduren gobernu taldeari leporatu beharrean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide