Urduñako udalak 2015eko aurrekontuak onartu ditu. Guztira, 4.467.453€ izango ditu udalak. EhBilduren aldeko bozekin egin zuen aurrera proposamenak, EAJ abstenitu egin zen, eta PP ez zen udalbatzan agertu.
Indarrean dagoen legealdian lehen aldiz defizit gabeko aurrekontuak izango dituzte.
Udalaren egoera ekonomikoa nabarmen hobetu da: udal finantzaketan egonkortasuna lortu dute, eta udal zorra txikitu. Ondorioz, arlo guztietako aurrekontuak igo dituzte.
Adierazi dutenez, iaz baino 314.450€ gehiago izango dituzte inbertsioetarako. Hala, batetik, egun dituzten zerbitzuak hobetuko dituzte, eta bestetik, inbertsio eta hobekuntzak garatu.
Obra eta Zerbitzuetara bideratuko dute aurrekontuaren %37, 138.250€ hain zuzen ere. Aurreratu dutenez, kaleetan konponketa ugari egingo dira. Berdintasun arlorako aurrekontua ere bikoiztu dute.