Txarlazo mendian kokatzen den monumentuak 110 urte bete zituen iaz, baina egoera kaxkarrean dago azken hamarkadetatik hona.
Hori dela eta, Alderdi Popularrak arauz besteko proposamena aurkeztu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, "monumentuaren funtsari eutsita, balkoi-begiratoki gisa berregokitzeko aukera azter dezan".
Hormigoi armatuzko Ama Birjina urduñarren jabetzakoa den arren, Villalba de Losako (Burgos) lurretan dago. Hortaz, udalerri burgostarrak edo Gaztela eta Leongo erkidegoak esleitu beharko lukete obren lizentzia.
PPko ahaldun Arturo Aldecoak gogorarazi duenez, Urduñako Udalak 2,2 milioi eurotan aurreikusi zituen konponketa-gastuak 2007an, tamaina horretako udalerri batek bere gain hartu ezin dituenak.
Ondorioz, monumentu erlijiosoari izaera berria ematea proposatu du Alderdi Popularrak: "Bizkaiko eta inguruko balkoi-begiratoki bilaka daiteke, ikuspegi ezin hobeak eskaintzen baititu”.