Aduanako bainuetxearen lizitazio berria prestatzen daude eraikina berriro irekitzeko

Erredakzioa 2015ko urt. 7a, 11:41

Montenegro taldearen kudeaketaren porrotaren ostean, Urduñako Udalak Aduanako bainuetxe-hotelaren lizitazio berria prestatzen ari da. Horretarako udal talde politiko orori eta udal teknikariei zabaldutako lan-mahai deitu du. Urtarrilean bukatu nahi dute prozesua.

Montenegro taldearen kudeaketaren porrotaren ostean, Urduñako Udalak Aduanako bainuetxe-hotelaren lizitazio berria prestatzen ari da. Horretarako udal talde politiko orori eta udal teknikariei zabaldutako lan-mahai deitu du. Urtarrilean bukatu nahi dute prozesua.

Udala lanean aritu da azken bi hilabeteetan hartzekodunen konkurtsoaren kudeatzailearekin likidazioa saihesteko. Hala ere, Montenegro taldeak pilatutako zorrak handiegiak izan dira eta ez da bideragarria izan beste enpresa eragilerik topatzea, horrek Montenegroren ardurak har zitzan.

200.000 euro baino gehiagoko zorra

Udalarekin 200.000 euroko zorra ez ezik, Gizarte Segurantzarekin 180.000 euroko zorra ere sortu du Montenegro taldeak. Egoera horren ondorioek ezer ezean utzi dute Udalak egindako proposamen ezberdinak eragile berria topatzeko.

Hori dela eta,“interes orokorrari lehentasuna emanez udalak lizitazio prozesua abiatuko du ondorengo helburuak beteko dituen proiektuaren bila: herrian lanpostuak sortzea, Aduana eraikinaren baloreari garrantzia ematea, azpiegitura publikoen mantenua eta herriko ekonomiari mesede egitea.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide