Neurri eraginkorrak eskatu ditu LABek Urduñako bainuetxe-hoteleko behin betiko itxiera ekiditeko

Sindikatu abertzalearen hitzetan, Montenegro Taldearen kudeaketa ezin txarragoa izan da hasieratik, bai ustiapenari zein giza-baliabideei dagokienez.

Ana Montenegro buru izaki, neurri desegokiak hartu dira, eta, instalazioak behar moduan mantendu ez direnez, bainuetxea bera itxita egon zen sei hilabete baino gehiagoz. Horrenbestez, ezin ulertuzko zorrak sortu dira, eraikina berriztatu beharra dago orain, eta langileen berehalako kaleratzea aurreikusten dute.

Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren jarrera ere salagarria dela dio LABek, Montenegrok utzitako zorra kobratzea beste ardurarik ez duelako, negozioaren ustiapenerako aukerarik proposatu gabe.

Bestalde, sindikatuak ez du ulertzen Administrazio Konkurtsalak aldeen arteko negoziazioan izandako jarrera. Izan ere, ez dira kontuan hartu benetako balorazioa egiteko beharrezko datuak, eta itxaropen faltsuak eman zaizkie langileei.

Azkenik, Udalaren jokabideak ere huts egin diela adierazi dute, instituzioaren egoera finantzarioari eta ondorio ekonomikoei eman baitiete lehentasuna, bainuetxe-hoteleko langileen lanpostuen gainetik.

Horregatik guztiagatik LAB sindikatuak alde guztiei benetako ahaleginak egitea eskatzen die, betiere bainuetxearen itxiera ekidite eta lanpostuei euste aldera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide