Gabonetako Espainiar Loteria Nazioalaren sari gehienak banatu dira dagoeneko. Bigarren saria 92845 zenbakiari egokitu zaio eta Urduñako saltokian erosi dute makinaren bitartez.
Nahiz eta Urduñako saltokiak ezin duen ziurtatu hedabideek zabaldu dute berria. Dezimo bakoitzak 125.000 euroko saria jasoko du, hau da, 6250 euro irabaziaizango du irabazleak gastatutako euro bakoitzaren truke.
12:30ean saritu dute zenbakia eta Euskal Herrian 7 dezimo saldu dituzte; 3 Bizkaian (Zornotza, Urduña eta Ondarrun), 2 Araban (Gasteiz eta Langraitzen eta 2 Gipuzkoan. Saldutako gainerako dezimoak -guztiak ez baitira saldu- Madrilen erosi dituzte gehienbat; hiriburuan zein inguruko zenbait herritan. Hala ere beste leku batzuetan ere banatu dituzte, Cuencan, adibidez.