Herri biltegia zabaldu dute elikagaiak eta bigarren eskuko gauzak jaso eta banatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko abe. 17a, 08:10

Urduñako udalak Herri Biltegia zabaldu du. Anbulatorioaren azpiko solairuan kokatuta dago eta bi zerbitzu eskaintzea du helburu. Batetik, elikagaien banaketa. Eta, bestetik, egoera onean eta garbi dauden gauzak jaso eta banatzea. Horien artean daude etxetresna elektriko txikiak, altzariak, jostailuak, motxilak, oinetakoak.. Egitasmoaren bidez urduñarren ongizatea hobetu nahi dute, egoera ekonomiko zaila duten hiritarrei bultzada eman asmoz. Azpiegitura bi eremutan bereizi dute: elikagaien banaketakoa eta erabilitako objektuen bilketa gunea.

Elikagaien banaketa

Urduñako udalak Herri Biltegia zabaldu du. Anbulatorioaren azpiko solairuan kokatuta dago eta bi zerbitzu eskaintzea du helburu. Batetik, elikagaien banaketa. Eta, bestetik, egoera onean eta garbi dauden gauzak jaso eta banatzea. Horien artean daude etxetresna elektriko txikiak, altzariak, jostailuak, motxilak, oinetakoak.. Egitasmoaren bidez urduñarren ongizatea hobetu nahi dute, egoera ekonomiko zaila duten hiritarrei bultzada eman asmoz. Azpiegitura bi eremutan bereizi dute: elikagaien banaketakoa eta erabilitako objektuen bilketa gunea.

Elikagaien banaketa

Elikagaiak jasotzeko ezinbestekoa da Urduñan erroldatuta egotea eta Ongizateko Zerbitzuen Basean eskatzen dituzten agiriak entregatzea. Azaldu dutenez, orain arte Europar Batasuneko Elikagaien Bankutik soilik jaso dute janaria. Uztailetik, ordea, Bizkaiko Elikagaien Bankutik ere ari dira produktuak jasotzen. Horrez gain, Urduñako udalak aurrekontuetako zati bat bideratuko du familia horien beharretara, eskari handia baitago. Hala, oinarrizko paketea osatzeko falta den esnea, lekaleak, pasta, arroza eta gailetak udalak erosiko ditu. Izan ere, Urduñan 148 familia dira RGI laguntza eskatu dutenak.

Objektuen biltegia

Bestalde, egoera onean dauden objektuak bildu eta eskaeren arabera banatuko dituzte. Bigarren zerbitzu honetarako ez da hainbeste dokumentaziorik beharko. Egitasmoa bideratzeko “Bihurtze Gizarte Ekintzako Elkartea” sortu dute. Urtarrilaren 13tik aurrera asteartero egongo dira Biltegian 10:00etatik 12:00etara gauzak jasotzen. Ordutegia ez dadin parte hartzeko eragozpena izan Ongizate Zerbitzuen telefonora (688 828 025) ere deitzeko aukera egongo da, herritarrek zein objektu utzi nahi duten azaldu eta entrega eguna zehazteko. Jasoko dituzten materialen artean daude altzariak, etxetresna elektrikoak, arropa, koltxoiak, oinetakoak, ohe materiala, ume txikientzako gauzak, eskolako materiala, bizikletak, kirol materialak... Kudeatzaileen arabera garbi eta egoera onean dauden materialak bakarrik onartuko dituzte.

Lokal berria

Zerbitzua eskaintzeko lokala egokitu dute. Izan ere, orain arte anbulatorio azpiko gela txiki batean egiten zuten elikagaien banaketa. Aretoa aldatzearekin batera zerbitzua optimizatzeko obrak egin ditu udalak. Zehazki erabiltzaileen eta materialen sarbidea errazteko arrapala bat egin dute. Lehengo lokalak eskailerak zituen, eta horrek karga zein deskargak zailtzen zituen. Horretaz gain herritarrentzako harrera gune bat egokitu dute, horma batek bereizten duena. Hala, erabiltzaileen intimitatea errespetatuko da, eta biltegi zaharrak zituen espazio arazoak konpondu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide