Euskadiko selekzioaren partidura joateko autobusa antolatu dute

Erredakzioa 2014ko abe. 16a, 07:51

Urduñako udalak Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko futbol partida ikusteko autobusa antolatu du. Abenduaren 28an 20:30ean izango da futbolarien arteko norgehiagoka. Autobusa, aldiz, 18:00etan abiatuko da suhiltzaileetatik. Itzulera Bilbotik 22:30ean izango da.

Urduñako udalak Euskadiko eta Kataluniako selekzioen arteko futbol partida ikusteko autobusa antolatu du. Abenduaren 28an 20:30ean izango da futbolarien arteko norgehiagoka. Autobusa, aldiz, 18:00etan abiatuko da suhiltzaileetatik. Itzulera Bilbotik 22:30ean izango da.

Izen-ematea kultur etxean egin beharko da abenduaren 22a baino lehen. Bidaiaren prezioa 5 eurokoa izango da. Partidarako sarrera ez dago barne. Interesa duen orok Kultur etxetik pasa beharko du apuntatzera. Horretarako ordutegia 9:00etatik 15:00etara da. Urduñako udalak adierazi duenez 16 urtez beherakoek gurasoen baimena eraman beharko dute.

Futbol partida San Mameseko estadioan izango da. Abenduaren 27an emakumezkoek jokatuko dute 17:30ean. Hurrengo egunean, berriz, abenduaren 28an, gizonezko taldeak zelairatuko dira lagunarteko partida jolastu asmoz. Ostiralean jarri ziren sarrerak salgai. Hedabideek zabaldu dutenez hiru egunetan aforoaren %40 saldu dute.

1915eko urtarrilaren 3an jolastu zuten lehenbizikoz Euskadi-Catalunya selekzioek San Mames estadioan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide