"Nekazariek ez dute inoiz bere historia idatzi, beste batzuek egin dute hori"

Erredakzioa 2014ko abe. 2a, 10:20

MARC BADAL (1976, Bartzelona) agroekologiaren esparruko ekintzailea da eta hori dela eta liburua idatzi du antzinako nekazarien inguruan. Horretarako hainbat egilek laborariei buruz jasotako iritziak erabili ditu. Bihar aurkeztuko du testua Urduñan.

Nekazarien inguruko liburua aurkeztuko duzu Urduñan, baina zein da erabili duzun ikuspuntua? Zer testu mota da?

MARC BADAL (1976, Bartzelona) agroekologiaren esparruko ekintzailea da eta hori dela eta liburua idatzi du antzinako nekazarien inguruan. Horretarako hainbat egilek laborariei buruz jasotako iritziak erabili ditu. Bihar aurkeztuko du testua Urduñan.

Nekazarien inguruko liburua aurkeztuko duzu Urduñan, baina zein da erabili duzun ikuspuntua? Zer testu mota da?

Azken urteetan jaso ditudan oharren bilduma da liburua, finean. Ez da saiakera zorrotza baizik eta zenbait galdera mahai gainean jartzeko modua. Hala ere, liburuak ez du erantzunik gai horietarako.

Abiapuntua da, kasu gutxi batzuk salbu, nekazal eremutan bizi izan den jendeak inoiz ez duela bere historia idatzi. Haien historia ezagutzeko beste pertsona batzuek haiei buruz esandakora jo behar dugu. Nortzuk dira pertsona horiek? Historia idazten zutenak. Pertsona horiek gainera, gizonak gehienbat, nekazal eremuko errealitatetik oso urrun bizi ohi ziren.

Liburuaren lehen zatia ibilaldia da nekazarien inguruan jasotako ikuspuntu horien inguruan. Batzuetan polemikoak eta kontrakoak dira iritzi horiek. Egia esanda, kontakizunaren protagonistei buruz baino, iritzi horiek gehiago esaten dute egileen inguruan.

Lehen zatiaren nahaspila orekatzeko bigarren zatian zenbait galdera plazaratzen ditut, beste ikuspuntu batetik. Hau da, nekazariek nola ikusten zuten haien buruak? Nola ikusten zuten bere ingurua? Nola sumatzen zuten mundua?

Liburuaren aurkezpenean esaten duzu nekazariak desagertu direla, zer esan nahi duzu horrekin? Benetan desagertu dira?

Nekazal eremuna emandako aldaketak azkenengo hamarkadetan egungo egoera ulertzeko prozesu historiko oso egokiak dira. Aldaketa handi honen ondorioa izan da antzinako nekazal mundua desagerpena.

Uste dut horren inguruan inork ez daukala zalantzarik. Arazoa da nekazarien desagerpenari buruz hitz egiten dugunean. Funtsean arazoa hizkuntzaren eskutik dator. Hau da, zer dira nekazariak?

Euskaraz, frantsezez edo katalanez gauza ezberdina da gaztelerarekin alderatzen badugu. Nekazaria, laboraria, baserritarra, pagès edo paysan lurra lantzen dutenengan erabiltzen da. Baina gazteleraz “campesino” neologismoa da, duela gutxi arte inork ez zuen erabiltzen landa eremuko jendea aipatzeko.

Soziologoek, antropologoek eta historialariek ehunka orrialde bete diztuzte modu zorrotzean “campesino” definitzeko. Ni ez naiz sekula eztabaida akademiko horietan interesaturik egon eta “campesino” hitza erabiltzen dudanean pentsatzen dut lurra lantzen zutenen pertsonetan. Egungo langileei ekoizle deitzen deidan bitartean.

Hori dela eta, nekazarien desagerpenari buruz hitz egiten badut antzinako munduaren desagerpena azpimarratzeko da; modernizazioa eta nekazal eremuan emandako aldaketen ondorioz esparru horretan ematen zen bizimodua erabat eraldatu baita. Dena den badakit hainbat egilek uste dutela ez dela egokia desagerpenari buruz hitz egitea.

Edonola ere, oraindik bizimodu horren hainbat ezaugarri irauten dute herrietan bizi direnen jarreretan (eta landa eremuan hazitakoen artean).


Zer galdu da nekazarien kulturarekin? Zure ustez kultura horrek ez du aztarnarik utzi, zein izango litzateke aztarna hori?

Munduan egoteko modua galdu da. Antzinako munduaren desagerpenarekin bere mundua galdu da. Egia esanda nekazarien mundu txikien konstelazioa zen hori.

Landa eremuan bizi izan zuten pertsonek sekulako aztarna utzi dute. Ez zuten haien historia liburuetan jaso (edo oso gutxitan) baina beste esparru batean utzi zuten lekukotza: lurraren azalean.

Ezin dugu urrats bakarra eman bere obra zapaldu gabe. Nahiz eta lurraldeak bilakaera ikaragarria izan duen, herri txikietan bizi garenok haiek eraikitako munduan jarraitzen dugu egindako lanaren bitartez: mendietako larreak, auzobideak, harrizko harresiak, gaztainondo basoak, fruta-arbolak...

Agian betidanik hor egondako gauzak direnez ez dugu erreparatzen egileen sinadura dutela. Eta horren arrazoia agian izan liteke nekazariek ez zutela inoiz bere lanak sinatu eta inork ez zuen garrantzitsutzat hartu sorkuntza prozesu horiek kontatzea hurrengo belaunaldiei.

Kulturaren esparruan, esan dudan moduan, bere aztarna irauten du baina hiri kolonizazioak ezabatzen ditu arrastoak abiadura bizian. Gero eta zailagoa da landa eremuko kulturaren eta kultura hegemonikoaren artean ezberdintzea.

Burutzear urrun dagoen prozesua da baina sentsazioa da herrietan eta hirietan ematen diren bizimoduak gero eta berdinagoak direla.

Nekazariak aterperik gabe bizi baziren, harritzekoa da desagertzea?

Honek John Berger-ek laborarien inguruan esaten zuenaren inguruan pentsarazi dit. Berak aurkezten zituen bizirik irauteko gai zen klase bat lez. Egia zen beti iraupenaren mugan bizi zirela, baina bestalde eredu sozialak aldatzen ziren eta haiek irauten zuten.

Gai honen inguruan egoera kontraesankorrarekin topo egiten dugu: laborariak desagertu badira gehiegi zaindu direlako izan da. Nekazal jardueraren bilakaera eta baldintza materialen hobekuntzak ahalbidetu die bizitza erosoagoa baina haien arima ez du modernitatearen aurrean eutsi.

Hala eta guztiz ere "desagerketa" metafora literario gisa erabiltzen dut eta ez da liburuaren ardatza, baizik eta testuingurua.


Nola piztu zaizu nekazarien inguruko jakin-mina?

Duela hamabost urte baino gehiago hasi nintzen mugimendu agroekologikoan lanean. Gure erakundeetan beti aldarrikatu dugu anztinako laborarien zenbait kontu agroekosistema berriak garatzeko eta beste nekalazal garapenerako beste eredu batzuk jorratzeko.

Aldarrikapen horrek eragin du jendeak guri leporatzea nostalgia patologikoa izatea antzinako nekazal munduarekiko. Leporatzen digute mundu hori mitifikatzea nahiz eta egia esanda oso gutxi ezagutu. Akusazioak ez du zentzu askorik, gure proposamenak ezin baitira horrela ulertu eta edonola ere ezinezkoa dirudi ezagutzen ez duzun zerbait aldarrikatzea. Edo ez, auskalo.

Gure jarduera nekazal ekoizpen ekologikora lotuta dago eta horrek eramaten gaitu gaur egungo elikadura sistema oso gogor kritikatzera. Jakitun gara sistema garaikidearen zenbat kontu ez dugula gogoko eta horregatik interesgarria iruditzen zait ezagutzea egungo egoerara eraman gaituen prozesua ezagutzeak.


Zein da nekazarien etorkizuna, ba al dute?

Iragarpenak inoiz ez ditut gogoko izan. Ez dago nekazal jarduerarekiko baikorra izaterik. Lurra ez da dagoeneko landa eremuko bizitza soziala, kultural eta ekonomikoaren ardatza. Lehen sektoreak ez dauka garrantzirik gure gizarte industrialean eta nekarazariek ez dira gizartearen %1.

Oso ezagunak dira elikadura sistema hegemonikoak sortutako osasun arazoak, injustizia sozialak eta ondorio ekologikoak. Nekazal sistema industrialak irtenbiderik gabeko bidean dago eta beste bide batean jorratu diren esperientziek oso bide motza egin dute. Horrek ez du esan nahi garrantzirik ez duten.

Egia da urte gutxitan ekoizpen agroekologikoarekin harremana duenak gorakada nabarmena izan duela, baina zalantza da horrek ez duen lagunduko sistema hegemonikoren funtzionamenduan sartzen.

Hala eta guztzi ere une interesgarria bizi dugu tokiko proiektuen aldetik, lortzen baitaude nekazal eremuko garapena lehen sektorea dinamizatuz modu ekologiko, partehartzaile eta kritikoan.

Berez, Urduñan ematen ari den kasuak oso ondo irudikatzen du nahiz eta testuinguru lazgarrian mugitu, formula berriak asmatzeko tartea daukagula.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide