La Pauleko igerileku ekologikoaren lehen faseko aurkezpen multimedia

Erredakzioa 2014ko abe. 9a, 09:42

La Paulen egingo den igerileku ekologikoaren lehen fasea azaltzen duen multimedia aurkezpena sareratu du udalak. Udalaren webgunean eta sare sozialetan ez ezik turismo bulegoan egongo da ikusgai. Horretarako, hiru hitzordu jarri dituzte. Lehenengo aurkezpena abenduaren 4ean egin zuten, ostegun arratsaldean. Bigarren zita gaur izango da, 18:00etatik 20:00etara. Igande goizean ere egongo da proiektua ezagutzeko aukera, 14ean 11:00etatik 13:00etara bideo proiekzioa eskainiko baitute.

La Paulen egingo den igerileku ekologikoaren lehen fasea azaltzen duen multimedia aurkezpena sareratu du udalak. Udalaren webgunean eta sare sozialetan ez ezik turismo bulegoan egongo da ikusgai. Horretarako, hiru hitzordu jarri dituzte. Lehenengo aurkezpena abenduaren 4ean egin zuten, ostegun arratsaldean. Bigarren zita gaur izango da, 18:00etatik 20:00etara. Igande goizean ere egongo da proiektua ezagutzeko aukera, 14ean 11:00etatik 13:00etara bideo proiekzioa eskainiko baitute. Horrez gain, herritarren kezka eta galderei erantzungo diete udaleko ordezkariek.

Urduñako udalak erdigunetik bost minutura kokatuta eta urte luzez utzia egon den eremua aprobetxatu nahi du, urte osorako aisialdirako gune bilakatuz. Hiru ekintza nagusi egingo dituzte: parkea eta ingurua hobetzea, kanping bat egitea eta udal ortuak bertara mugitzea. Zehaztasun guztiak bideoan bildu dituzte.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=f0x-b2D87eM#t=30]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide