Iragan astean epaiketa izan eta gero, Aletxu Zobaran preso politiko urduñarra Parisetik Lyon-Corbaseko kartzelera eraman zuten. Bere ingurukoek helarazitako informazioaren arabera, bortitza izan zen berrespetxeratzea.
Aletxu miatu ostean, aspalditik soinean zeramatzan zilarrezko lepokoa eta Udalbiltzako pina kendu zizkioten. Gainera, zigortu eta mitardera arrastaka eraman zuten. Besteak beste, gau hartan, izara bat baino ez zioten eman lo egiteko, urteko sasoi horretan egiten duen hotza kontuan hartu barik, eta diru-kontuak blokeatu zizkioten.
Bestalde, orain arte hartuta zituen bisitak bertan behera geratu dira, eta abenduaren 20ra arte lekurik ez dagoela esan diote.
Aletxuren emazte Eider Urubururi, berriz, 8 hilabeteko kondena ezarri diote senarra epaiketara ikusten joateagatik, eta Fresnesen espetxeratu dute. Aiaraldea.com-ek Uruburu elkarrizketatu zuen kartzelaratua izan baino egun batzuk lehenago. Hemen irakurri daiteke elkarrizketa.