Aletxu Zobaran Urduñako preso politikoari 8 urteko kartzela zigorra ezarri dio Pariseko epaitegi bereziak ETA erakundeko kide izateagatik.
Gaur bukatu da Aletxu Zobaranen aurkako epaiketa Parisen. 2011ko martxoaren 10ean atxilotu zituzten Frantzia iparraldean. Berria egunkariak azaldu duenez, Ludovic Lestel fiskalak Zobaran ETAko buruzagi militarra eta logistika arduraduna izatea ezin izan du frogatu.
Haatik, zigorra betetzean Frantziatik kanporatuko dute.
Atzo hasi zen epaiketa, eta gaur arratsaldean eman dute sententzia, fiskala eta defentsaren interbentzioen ostean. Fiskalak Zobaranentzat 10 urteko espetxe zigorra eskatu arren epaileak 8 urteko kartzelaldia agindu du.
Helegiteak aurkezteko 10 eguneko epea izango dute. Denbora hori pasatakoan helegiterik ez badago behin betikoa izango da Aletxu Zobaran eta epaitutako gainontzeko kideen kontrako sententzia.
Bihar 13:30ean Urduñan kontzentrazioa egingo dute epaia salatu eta babesa helarazteko.