Lendoñobeitirekin akordioa, auzoetako zenbait konponketa eta energia aurrezteko neurriak hizpide udalbatzan

Erredakzioa 2014ko aza. 28a, 14:00

Atzo egin zuten azaroko udalbatza Urduñan. Aurrekontuetan aldaketak, Lendoñobeitirekin hitzarmena, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako udal adierazpena eta Aletxu Zobaran preso urduñarraren egoera salatzeko EhBilduk aurkeztutako mozioa izan zituzten hizpide, besteak beste. 

Atzo egin zuten azaroko udalbatza Urduñan. Aurrekontuetan aldaketak, Lendoñobeitirekin hitzarmena, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako udal adierazpena eta Aletxu Zobaran preso urduñarraren egoera salatzeko EhBilduk aurkeztutako mozioa izan zituzten hizpide, besteak beste. 

Konponketak
Aurrekontuetatik 33.600€ inbertsio ezberdinetara bideratuko dituzte, EhBildu eta EAJ alderdien babesarekin, PPko zinegotzia baizen egon. Landatas auzoko konponketetan, esaterako, 5.000 euro erabiliko dira. Gernika plazan, aldiz, haurren jolas eremua atonduko dute. Horrez gain, arkeologia azterketa bat diruz lagunduko dute. Bestalde, alde zaharrean hutsik dauden eraikinen fatxadetan tratamendu bat egingo dute, kaleak txukuntzeko. Baita udalaren solarra izatera pasa den Kale Barriako 22 zenbakiko eraikinean ere.

Energia aurrezteko plana

Horretaz gain, energia aurrezteko planaren ildotik neurri berriak hartuko dituztela iragarri dute. Horretarako, aurrez, udalean azterketa bat egin dute, eta informearen ondorioetatik kontsumoa aurrezteko neurriak hartzea da asmoa.

Bestalde, Lendoñobeitiko dorretxea eta errotaren mantenu eta erabilera zehazten duen akordioa onartu zuten. Hala, urtero 1.000 euroko laguntza emango dio udalak herriari ikastetxeetako bisita eta udalaren jarduera kultural zehatzak erabiltzearen truke.

EhBildu alderdiak Aletxu Zobaran preso urduñarraren egoera salatzeko mozioa aurkeztu zuen, EAJ zein EhBilduren aldeko bozekin onartu egin zelarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide