Abendua euskaraz eta ekitaldiz blai dator Urduñara. Euskararen Arlotik makina bat ekintza prestatu dituzte datorren asterako. Abenduaren 3an, esaterako, Txantxariak ikuskizuna egongo da Foru Plazan 17:30ean. 19:00etan, berriz, "Euskararen argia" ekitaldia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu asmoz. Amurrion eta Laudion ere ekitaldi berdina egingo dute.
Abenduaren 5ean, ostiralez, pintxopote euskalduna egingo dute. Ekitaldia Foru plazatik abiatuko da 19:30ean, eta kantujira batek lagunduko du Urduñako tabernetara giro euskalduna hedatzen. Egitaraua prestatzeaz Euskara Batzordea arduratu da.
Haurren artean euskara sustatzeko, aldiz, gabonetako marrazki lehiaketa antolatu dute. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasle guztieei zabaldu zaie parte-hartzea. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur etxean egongo dira ikusgai abenduaren 15etik aurrera.