Foru Plazatik Alondegira mugitu dute Urduñako turismo bulegoa. Urrian zabaldu zituen egoitza berriak ateak. Bulegoak lehengoak baino espazio gehiago du, eta zerbitzu gehiago eskainiko ditu. Arduradunek helburu erronka ezberdinak jarri dizkiote zerbitzuari: promozio materiala hobeto sailkatzea, arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea, bisita gidatuen taldeei harrera egiteko lekua izatea... Horrez gain, erakusketak egiteko gune bat egokitu dute. Horretarako hiriko elkarte ezberdinetan jarriko dira harremanetan, haien jarduerak bertan ere islada izan dezaten.
Tokiko produktuen salmenta
Basquetourrek markatutako ildo politikoari segika, turismo bulego berrian bertako produktuak ezagutu eta erosteko aukera eskainiko dute. Foru plazan zegoen lokala salmentara aterako du Urduñako udalak. Horretarako prozesua azaroan zehar abiatuko dute, Kale Zaharrean ere beste lokal bat baitute salgai. Bi txoko horien salmentatik eskuratutako dirua inbertsioetara bideratuko dute.