Bizkaiko Foru Aldundiak egindako zuhaitz mozketak hautsak harrotu ditu

Erredakzioa 2014ko aza. 9a, 18:44

Barrerillara bidean Gasteizerako errepideko aldeetariko batean izandako zuhaitz mozketa ezinegona sortu du Urduñan. Herritarrek sare sozialetan azaldu dute bere ondoeza, hainbat bananondo kendu baitituzte.

Salatzaileen artean Luis Maria Ria urduñarra dago. Herritarrak zabaldutako testuan goraipatu du zuhaitzek suposatzen duten onurak airea garbitzeko, errepidearen zarata saihesteko eta naturaren oreka mantentzeko dute garantzia.

Halaber, minduta dagoela adierazi du, natura eta zuhaitzekiko erakutsi den errespetu falta dela eta. Nahiz eta bananondoak tokikoak ez izan, Luis Maria Ria-ren ustez Urduñako paisaiaren elementu garrantzitsuak ziren.

Udalaren azalpenak

Udalaren kudeatzaileak, EH Bilduk, nahiz eta arduradunak ez izan, zenbait azalpen eman ditu. Antza BizkaikoForu Aldundiaren erabakia izan da zuhaitzak moztea, Ingurumen Sailaren baimenarekin.

Aldundiaren ustez zuhaitzen erroek eta tamainak kolokan jarri dute errepidearen segurtasuna. Eta Ingurumen Sailak, bananondoei balio ekologikorik ematen ez dionez mozketa baimendu du.

Udalak bere gain hartu du mozketak izan duen oihartzuna ez aurreikustea eta informazio gehiago ez ematea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide