Azaroaren 14tik 23ra egingo da Musikaren Astea

Aurten ere Musika Astea antolatu dute herriko eragile ezberdinek azaroan zehar. Azaroaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte ekintzak. Aurtengoa antolatzen duten hirugarren aldia da. Prestakuntza lanetan Liborio, Getxa-Goi, Fi ta fik, Santa Cecilia musika banda eta Urduñako abesbatza aritu dira, udalarekin batera.

Aurten ere Musika Astea antolatu dute herriko eragile ezberdinek azaroan zehar. Azaroaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte ekintzak. Aurtengoa antolatzen duten hirugarren aldia da. Prestakuntza lanetan Liborio, Getxa-Goi, Fi ta fik, Santa Cecilia musika banda eta Urduñako abesbatza aritu dira, udalarekin batera.

Azaroaren 14an ostiralez abiatuko dute Musikaren Astea, Andra Mari elizan haurrentzako egingo den kontzertu didaktiko interaktibo batekin. Ekitaldia 19:30ean hasiko da. Hurrengo egunean kale kontzertuak egongo dira 18:00etatik aurrera. 20:00etan, berriz, Laudeamus eskolaniaren emanaldia egongo da Andra Mari elizan. Larunbat gaua, aldiz, kale kontzertuek girotuko dute; 21:00etan eta 23:00etan, hain zuzen ere. Ohiturari eutsiz, igandean poteo musikala egingo dute tabernetatik 13:00etatik aurrera.

Bigarren txanpa azaroaren 21ean hasiko dute, 19:30ean Andra Mari elizan Urduñako musika taldeek eskainiko duten kontzertuekin. Azaroaren 22an Getxagoi eta Klarinen bandak kalejira egingo du Urduñako kaleetan zehar, 11:00etan abiatuta. 13:00etan poteo musikalak hartuko dio lekukoa. Arratsaldean, ordea, Foru Plaza bilakatuko dute festa eremu, 18:00etan Gazte Dja egongo baita, 18:30ean Flash movie-a eta 22:30ean Jam Sessiona.

Azaroaren 23an amaituko da Musika Astea. Igande goizean Santa Cecilia Bandak kalejira bat egingo du 12:00etan. 13:00etan, berriz, Foru Plazan Metal seikotearen kontzertua egongo da, eta ondoren Santa Cecilia bandaren kontzertua.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna azaroaren 25ean bada ere, Urduñan azaroaren 23an egingo dute indarkeriaren kontrako ekitaldia.  Hitzordua  13:30ean izango da Foru plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide