Elikadura Burujabetzaren laugarren astea eta tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina

Urriaren 28tik azaroaren 1era Urduñan Elikadura Burujabetzaren laugarren astea egingo da. Aurten, gainera, tokiko merkataritza sustatzeko kanpainarekin bat egingo du ekimenak. Horretarako Urduñako Atezabal, ACCOR, Urduñako Zaporeak eta Bedarbide elkarteak aritu dira udalarekin elkarlanean.

Gaur ekingo diote asteari, “Regresando al futuro” bideo proiekzioarekin, Urduñako trantsizio agroekologikoaren prozesuan oinarritzen den VSFk sortutako tresnarekin. Hitzordua 19:00etan izango da turismo bulego berrian, Alondegian. Ondoren regresandoalfuturo.org webgunea aurkeztuko dute.

Asteazkenean, urriak 29, Urduñako autokontsumorako baratzetara bisita gidatua egingo dute. Irteera 16:00etan izango da, kultur etxetik. Ostegunean, urriak 30, “Elikadura osasuntsua, nola osatu etxeetan eskoletako menua” tailerra eskainiko du Sabrina Pato sukaldari eta elikaduran adituak. Ekintza 18:00etan izango da, kultur etxean. Ostean, Bizilur eta EHNE Bizkaiak egindako “Elikadura burujabetza Euskal Herrian” bideoa proiektatuko dute kultur etxean, 19:00etan.

Urriaren 31n, berriz, ostiraletako pintxopotea eraldatu egingo dute, bertako produktuekin pintxopote agroekologikoa eskainiko baitute Urduñako ostalariek.

Larunbatean baserritarren merkatuarekin bat egingo du Elikadura Burujabetzaren Asteak. Hala ere, izango da zer ikusi eta ikasia, 11:00etan Sabrina Patok “Familian sukalduz” tailerra eskainiko baitu Alondegian. 12:00etan, aldiz, “Urduña eraikitzeko bidean tokiko produktuak kontsumitu” work kafea abiatuko dute.

Bestalde, urriaren 23az geroztik turismo bulegoan ikusgai dago Bizilur eta Bizkaiko EHNE-ren “Gure lurra, gure etorkizuna” erakusketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide