Urduñako Gazte Asanbladak eskalada praktikatzeko bulderra jarri du martxan. Horretarako gaztetxean gune berezi bat egokitu dute, heldulekuak ipiniz eta segurtasuna bermatzeko lur zorua koltxonetekin estaliz. Nondik norako guztiak herriko hainbat txokotan jarritako kartelen bidez eta sare sozialetan azaldu dituzte. Erabili nahi dutenentzat txartel berezi bat egingo dute, bakoitzaren izen eta telefonoarekin. Apuntatzeko gaztetxean edo Mugalde tabernan egongo da aukera. Txartelaren bidez bulderra erabiltzeko giltza jasoko dute Mugalden herritarrek. Entrenamendua bukatu eta giltza entregatzean itzuliko diote karneta erabiltzaileari.
Euskal dantzen ikastaroa martxan
Bestalde, ostiralero euskal dantzen ikastaroa abiatu dute. Tailerra irekia da, edonork hartu lezake parte. Horretarako, 17:00etan gaztetxean azaldu baino ez da egin behar.