Udal sukaldea hornitzeko produktu loteak aurkezteko epea, zabalik

Erredakzioa 2014ko urr. 20a, 15:42

Urduñako Arkupeak Adin Nagusikoen egoitzako sukaldea kudeatzeko eredu berria jarri du martxan. Era honetan, produkzio sistemari buelta eman nahi diote, tokiko eta garaiko jakien aldeko apustua eginez. Azaroa bitarte aurkeztu ahalko dira eskaerak. Horretarako, 9 multzotan sailkatu dituzte jakiak: haragiak, arraultzak, urdaitegia, arrain eta izoztuak, ogi eta gosariak, edariak, barazkiak, fruta eta lekariak, zerealak eta kontserbak.

Urduñako Arkupeak Adin Nagusikoen egoitzako sukaldea kudeatzeko eredu berria jarri du martxan. Era honetan, produkzio sistemari buelta eman nahi diote, tokiko eta garaiko jakien aldeko apustua eginez. Azaroa bitarte aurkeztu ahalko dira eskaerak. Horretarako, 9 multzotan sailkatu dituzte jakiak: haragia, arraultzak, urdaitegia, arrain eta izoztuak, ogi eta gosariak, edariak, barazkiak, fruta eta lekariak, zerealak eta kontserbak.

Interesa duten ekoizleak lote batera edo gehiagotara aurkeztu ahlako dira. Alabaina, ez dira produktu solteak onartuko, ekoizleen arteko aliantzak eta harremanak sustatzea ere baita helburua. Kantitatei dagokienez urteroko kopuruak zehaztuko dira, kilo kopurua eta salmenta egonkorra bermatu asmoz.

"0 kilometroko produktua"

Jakiak baloratzeko orduan irizpide ezberdinak zehaztu dituzte. Horietako bat da "0 kilometroko produktua". Alegia, jakiaren gertutasuna. Izan ere, elikagaiak Urduñako edo eskualdekoak izateagatik puntu gehiago lortuko dituzte aukeraketa prozesuan. Ontzi berrerabilgarriak ere baloratuko dira. Edo, ekoizpen moduak: "Produkzio ekologikoa lehenetsiko dugu". Bestalde, prezio justua bilatze aldera, ekoizle txikien lana komertzioena baino gehiago puntuatuko dela adierazi dute,  "komertzio txikiak handien aurretik jarriko ditugun bezala". Loteak kontratatzeko prozesua urtero berrituko da, hurrengo ikasturterako loteak proposatzeko izen-ematea martxoan zabalduko baitute. Horrela, interesa duten ekoizleek zerbitzuak eskatzen duen neurrira egokitzeko aukera eta denbora izango dute.

Egitasmoa abiatzeko 25 ekoizle eta merkatari baion gehiagorekin elkartu da udala. Hala, guztien artean adostu dituzte loteen ezaugarriak (kantitateak, entrega moduak...) eta kontratatzeko irizpideak. Interesa duen orok udaletxean aurkeztu beharko du bere lotearen berri ematen duen memoria. Informazio gehiago eskuratzeko udalera deitu liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide