Urduñako udala suhiltzaile boluntarioen bila ari da. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera urriaren 6an abiatu zuen suhiltzaileak aukeratzeko prozesua. Izan ere, hiriko zerbitzuan giza baliabide premia dute. Horregatik, Urduñako edo inguruko herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete. Aurreratu dutenez, suhiltzaile izan nahi duenak bi proba gainditu beharko ditu. Lehena idatzizkoa izango da, eta partaideek Urduñaren inguruko galderak erantzun beharko dituzte. Bigarrena, berriz, fisikoa. Nola idatzizko proba hala fisikoa azaroaren bigarren hamabostaldian egingo direla jakinarazi du udalak. Informazio gehiago nahi duenak Urduñako udalera jo lezake.
Aiarako suhiltzaile baten epaiketa irabazi du LABek
Aiarako suhiltzaile bati aparteko ordainsariaren harira bidegabeki kendutako kopuruen gainean arrazoia eman diote auzitegiek LABi. Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2.epaitegiak eman du epaia, 156/2014 sententzian. Auzitegiaren arabera, patzuergoko suhiltzaileari 2012ko urrian, azaroan eta abenduan nominetatik kendutako kopuruak itzuli beharko zaizkio.