“Posible da drogen zentzuzko kontsumoa?” dinamika parte-hartzailea, gaur, Gaztetxean

Ai Laket!! elkarteak dinamizatuta eta Urduñako udal zerbitzu sozialek antolaturik, drogen zentzuzko kontsumoa abiapuntutzat hartuko duen tailerra egingo da gaur, 18:30ean, Gaztetxean. Modu erabat dinamikoan, parte-hartzaileek informazioa jaso ez ezik, euren kezkak plazaratzeko aukera ere izango dute. 

Jarduerak helburu bikoitza izango du, alde batetik, drogen arriskuzko kontsumoa gutxitzea; bestetik, sustantzia horiekiko atxikimendua saihestea. Horretarako, galdera hau jarriko da mahai gainean: “Drogak zentzuz kontsumitu ahal dira?”.

Lehenik eta behin, alkohola izango da hizpide, eta, gero, kalamuaren nahiz beste droga kimikoen inguruan arituko dira bertaratutakoak.

Ondoren, norberak hausnarketa egin beharko du, alegia, bakoitzak bere ideiak argitzea da asmoa, azkenik, guztion artean estrategia komunak adostu arte. “Posible da zentzuz kontsumitzea, baina pertsonaren araberakoa da, hau da, bakoitzak diskurtso bat izan behar du, bere aukerekin, bere ahuleziekin… Eta ze estrategia jartzen duen erdian, ba, pixka bat saihesteko arazoa”, adierazi du Ai Laket!! elkarteko kide batek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide