Urduñako Adratan elkarteak Emakumearen historia lantzeko jardunaldiak prestatu ditu azarorako. Azaroaren 6tik 9ra egingo dituzte, eta formatu ezberdinak izango ditu. Batetik, emakumearen inguruko argazki erakusketa jarriko dute ikusgai Kultur etxean. Bestetik, emakumeen memoria azaleratzeko hitzaldi eta tertuliak egingo dituzte.
Lehenengoa azaroaren 6an izango da, 19:30ean. Gordexolako Argizka elkarteak "La memoria en femenino" hitzaldia eskainiko du kultur etxean. Hurrengo bi egunetan -azaroaren 7an eta 8an- Urduña eta inguruetako emakumeen testigantzak entzuteko aukera egongo da; garai ezberdinetan bizitako esperientziak kontatuko baituzte 19:30etatik aurrera.
2010ean sortu zen Adratan elkartea, Urduñako memoria historikoa berreskuratu eta kontserbatzeko helburuarekin. Aurkezpena, baina, 2011an egin zuten. Iaz, Urduñan antzina jolasten ziren jokoen zerrenda eta fitxak egin zituzten, Foru plazan berauek ezagutzeko ekintza berezi bat antolatu zutelarik.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide