Urduñako La Paul inguruan putzua eraiki dute auzolanean anfibioak bertan haz daitezen. Udaltalde 21ek zabaldu du deialdia eta hainbat pertsona agertu dira laguntzera. Auzolana hasi baino lehen makina batek zuloa egin zuen beste putzu batetik gertu. Larunbatean boluntarioek harriz garbitu eta oihalak jarri ondoren, beste oihal geotextil bat gainean ipini zuten. Bukatzeko, lurrarekin estali zuten. Inguruak ere garbitu zituzten, zabor asko topatu baizuten.
Horretaz gain, inguruetan harriak kokatu dituzte anfibioek bertan igaro dezaten negua. Antolatzaileen ustez, animaliak ez dira aurten bertara hurbilduko, baina hurrengo urteetan, dena ondo joango balitz, erabiliko lukete. Auzolana igel jauzkaria berreskuratzeko asmoarekin egin dute.
Argazkiak: Josu Garaio, Aitor Aspuru