XI. mendi martxarekin eta hitzaldiekin ospatuko du Txarlazok 50. urteurrena

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko urr. 7a, 10:03

Urduñako Txarlazo Mendi taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten eta horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte urrian zehar.

Urriaren 9an hasiera emango diote ekintzaz jositako hilabete horri Juanjo Urbizuren hitzaldiarekin. Juanjo Urbizu “Monterapia” liburuaren idazlea da eta mendia kirol hutsa baino harago, bizi kalitatea hobetzeko tresna ere badela azalduko du.

Hitzaldiekin jarraituz, urriaren 16an, osteguna, Alex Txikon alpinista lemoarra bertaratuko da Urduñara “Bizitza osoa mendiari lotuta” izeneko hitzaldiarekin.

Urduñako Txarlazo Mendi taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten eta horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte urrian zehar.

Urriaren 9an hasiera emango diote ekintzaz jositako hilabete horri Juanjo Urbizuren hitzaldiarekin. Juanjo Urbizu “Monterapia” liburuaren idazlea da eta mendia kirol hutsa baino harago, bizi kalitatea hobetzeko tresna ere badela azalduko du.

Hitzaldiekin jarraituz, urriaren 16an, osteguna, Alex Txikon alpinista lemoarra bertaratuko da Urduñara “Bizitza osoa mendiari lotuta” izeneko hitzaldiarekin.

Azkenik, urriaren 25ean, Iñaki Ochoa de Olzaren inguruko dokumental bat proiektatuko da, “La voz de Iñaki”. Horren ostean Annapurnan hildako alpinista euskaldun horren “SOS-Himalaya” fundazioa aurkeztuko da.

Ekintza guztiak Urduñako kultur etxean egingo dira, arratsaldeko 19:30tan beti.

XI. Mendi martxa

Bestalde, urriaren 12an, XI. Urduñako mendi ibilaldia egingo dute. Ohikoa den moduan, bi ibilbide egongo dira. Ibilbide luzea goizeko 8:00etan abiatuko da Foru Plazatik eta 30 kilometroko luzera izango du; Beratxa, Unza, Santiago, Tertanga eta Gartxeta zeharkatuko du. 15 kilometroko ibilbide motza goizeko 10:00etan abiatuko da toki beretik. Beratxa eta Artomañatik igaroko da, besteak beste. Inskripzioa 2 eurokoa izango da.

50. urteurreneko ospakizunak abenduan burutzeko asmoa duten irteera sozial batekin amaituko dituzte. Irteera horretara Bizkaiko mendi talde guztiei luzatuko diete gonbidapena eta ibilbide labur baten ostean bazkaria antolatuko dute parte-hartzaile guztiekin batera.

1964tik dabil martxan Txarlazo mendi taldea eta, urte batzuk geldirik egon ostean, 2005. urtetik aurrera sasoi betean doa aurrera euren ekintzetara geroz eta jende gehiago erakarriz.

Hilabetean behin irteera bat antolatzen dute eta urtean birritan gutxienez irteera bereziak antolatzen dituzte sagardotegi zein upategi batera klubeko kideen artean harremanak estutzeko asmoz. Hortaz gain, orain dela gutxi arte ere eskalada eskola txiki bat izan dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide