Auzokonpostajea abiatu dute hainbat herritarrek

Urduñako kultur etxean auzokonpostaje ekimena aurkeztu zuten larunbatean. Egitasmoa herritarrek abiatu dute, materia organikoa birziklatu eta berrerabiltzeko helburuarekin. Hala, etxeko hondakinak nola konpostatu irakatsi zieten bertartutakoei. Izan ere, Urduñako udaletxe atzean kokatuta dagoen Trasantiagoko zelaigunean konposta egiteko ontzi bat jarriko dute.

Urduñako kultur etxean auzokonpostaje ekimena aurkeztu zuten larunbatean. Egitasmoa herritarrek abiatu dute, materia organikoa birziklatu eta berrerabiltzeko helburuarekin. Hala, etxeko hondakinak nola konpostatu irakatsi zieten bertartutakoei. Izan ere, Urduñako udaletxe atzean kokatuta dagoen Trasantiagoko zelaigunean konposta egiteko ontzi bat jarriko dute.

Momentuz, piloto fasean edo probaldian dago ekimena, hamar familiak baino ez dute hartuko parte. Helburua, ordea, urrats bat gehiago ematea da. Horregatik, probaldiaren ondorengo emaitzak aztertu eta hiriko gainontzeko auzoetan konpostajea egiteko aukera aztertuko dute. Materia ondo bereiztu eta prozesua egoki garatzen ari dela bermatzeko erabiltzaile bakoitzak edukiontziaren giltza bana izango du.

Horretarako, aurrez formakuntza saio motz bat jaso dute. Urduñako udalaren arabera, konpostajearekin denek irabazten dute: ingurumenak, hiriak eta herritarrek.

Egunero pertsonako 1,5kg zabor

Ikerketek diotenez, pertsona bakoitzak batazbeste egunero 1,5kg hondakin sortzen ditu. Horietatik %35-45 ingur konpostaje bidez birziklatu daitezkeen organikoak dira, neazaritzan eta loragintzan lurra indartu eta sendotzeko erabil daitezkeenak. Horregatik, eskualdean ere geroz eta gehiago dira konpostajearen alde egiten duten herritar eta udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide