Aparkalekuen arazoari aurre egiteko azterketa eta moldaketak planteatu dituzte

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko ira. 25a, 09:40

Urduñarrek Alde Zaharrean aparkatzeko arazoak dituztela-eta, azterketa egin du udalak. Orain, aparkalekuen arazoak konpontzeko prozesua abiatuko dute. Alabaina, Alde Zaharra edertzeko planean aurreikusi bezala Urduñako harresiaren inguruan zeuden aparkatzeko lekuak aldatu egingo dituzte urritik aurrera.

Urduñarrek Alde Zaharrean aparkatzeko arazoak dituztela-eta, azterketa egin du udalak. Orain, aparkalekuen arazoak konpontzeko prozesua abiatuko dute. Alabaina, Alde Zaharra edertzeko planean aurreikusi bezala Urduñako harresiaren inguruan zeuden aparkatzeko lekuak aldatu egingo dituzte urritik aurrera.

Guztira, harresiaren inguruko 12 leku kendu eta 33 jarriko dituzte. Izan ere, nola Ortes de Velasko Jauregiaren kalean hala harresiaren inguruan seina plaza kenduko dituzte. Horren ordez, Juan de Garay kalean 24 leku egokituko dituzte, eta anbulatorioan beste bederatzi.

La Posada guneko obrak

Bestalde, La Posada ezizenez ezagunagoa den bidegurutzean aurki hasiko dituzte obrak. Helburua, haur eskola, herri eskola eta adin nagusien egoitzarako oinezkoentzako bidea seguruagoa bilakatzea da.

Horretarako, bi eraikin bota beharko dituzte. Irabazitako espazioarekin Nafarroa eta Zageras kalean espaloia handituko dute, eta semaforo bidez erregulatuta dagoen norabide bakarreko errepidea bi noranzkodun bihurtu.

Zageras kaleko aparkalekua ere egokituko dute, 40 ibilgailurentzako lekua eskainiz. Proiektuak ekarriko dituen aldaketek egun dauden hiru semaforoen desagertzea ekarriko du, baita Urduñako sarbide nagusia aldatzea ere.

Autokarabanentzako parkinga

Zezen plaza inguruan, ordea, autokarabanentzako parkinga egingo dute. Horretarako, ideien lehiaketa abiatu du Urduñederrak. Udalak adierazi duenez, inguruari erabilera ematea da helburua, abandonatu samar baitago.

Erantsi dutenez, Gurutze Gorriaren eraikinaren erabilera egitasmoaren baitan txertatzeko aukera izango dute lehiaketara aurkezten direnek. Horretarako epea azaroaren 15ean bukatuko da.

Aparkalekuen azterketa

Leber enpresak egindako ikerketaren arabera, Urduñako hiriguneetan autoak uzteko lekuetan superabita dago, ibilgailuentzako gune guztietan plaza libreak baitaude.

Urduñako udalak Alde Zaharrean bizi diren 400 lagunek bertatik kanpo aparkatu behar zutelako abiatu zuen azterketa, beharrezkoa balitz neurriak hartzeko helburuarekin.

Alabaina, Agua Saladako parkingaren %72 hutsik egoten dela dio azterketak. Behaketa egiteko ibilgailuen matrikulak baliatu dituzte. Foru Plaza eta Gran Vía lotzen dituen kalean ere arazoak detektatu dituzte, bainuetxearen atzealdeko kalea merkatariek zama lanetarako erabiltzen baitute eta bertan pilatzen baitira gaizki aparkatzen diren auto gehienak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide