Alokairu soziala, udalaren landa lurrak eta bide garbiketa hizpide iraileko udalbatzan

Erredakzioa 2014ko ira. 26a, 08:59

Iraileko udalbatza egin zuten atzo Urduñan. Udal langileen produktibitate osagarriaren inguruan Adminsitrazioarekiko Auzitegiaren sententzia jakinarazi zuten. "Bere garaian udalbatzatik pasa eta onartu zen gaia da", erantsi zuen Karlos Arranz alkateak. Izan ere, 2012az geroztik udal langileek ez dute aparteko ordain-saririk jasotzen: "2012tik ordainketarik ez egitea erabaki zenez sententziak baliogabetzen duen bakarra akordioa da. Udal langileek, beraz, paga extrardinatorioa jaso gabe jarraitzen dute".

Iraileko udalbatza egin zuten atzo Urduñan. Udal langileen produktibitate osagarriaren inguruan Adminsitrazioarekiko Auzitegiaren sententzia jakinarazi zuten. "Bere garaian udalbatzatik pasa eta onartu zen gaia da", erantsi zuen Karlos Arranz alkateak. Izan ere, 2012az geroztik udal langileek ez dute aparteko ordain-saririk jasotzen: "2012tik ordainketarik ez egitea erabaki zenez sententziak baliogabetzen duen bakarra akordioa da. Udal langileek, beraz, paga extrardinatorioa jaso gabe jarraitzen dute". Sententziak dioenaren alde bozkatu zuten ordezkari politiko guztiek; EH Bilduk eta EAJk, PPko zinegotzia ez baizen azaldu. 

Alokairu soziala

Bestalde, Foru Plazako 9B zenbakian kokatutako udal azoka izeneko eraikinean behar sozialetarako alokairu sistema ezartzeko aukera onartu dute. Azaldu zutenez, helburua prezio babestutako prezioetan esleitu gabeko bi etxebizitzaren okupazioa salmenta zein erosteko aukeradun errentamendu kontratuaren bidez bermatzea da. Hain zuzen ere, bi etxebizitza horiek alokairura bideratzeko aukera planteatu zuen Urduñederrak. Horrek, egungo akordioa moldatzea ekarriko luke. Proposamena EAJ eta EH Bilduren aldeko bozkekin onartu zen. Orain, baldintzak zehaztea izango da hurrengo pausua. Hori Ongizateko Zerbitzuetatik bideratuko dute.

Udalaren landa lurrak erabiltzeko ordenantza

Urduña Hiriko udalaren jabetzapeko landa lurreko ondasunen ustiapena arautzen duen ordenantza ere izan zuten hizpide. Herritar batek alegazioa aurkeztu zuela-eta landu zuten gaia. Gobernu taldearen arabera, lehen sektorean diharduten pertsonekin elkartu dira, eta herritarrei ere aurkeztu zaie aurrez udalbatzan onartutako araudia. "Udalaren apustua gazte eta profesionalena da", nabarmendu zuten. Horren harira, aurki irekiko da lurrak erabiltzeko eskaerak egiteko epea, azaroaren erdialderarte luzatuko dena. 

Bide garbiketa

Urduñako bideak garbitzeaz arduratzen den enpresari kontratua urte batez luzatu diote, urriaren 19 arte. "Udalaren kontraturik potenteenetakoa da, legeagintaldi hasieran enpresarekin %20ko deskontua adostu genuen, legeak onartzen zuen bitartean kontratua luzatzeko konpromisoarekin", argitu zuen Arranzek. Oraingoa azken prorroga izango da, hauteskundeak tartean daudelako. HOrregatik, legagintzaldi berrian bideen garbiketaren kudeaketa batzordeetan lantzea proposatu zuen EH Bilduk. Bozkatzeko unean denek alde egin zuten, hortaz, kontratuaren luzapena onartu egin zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide