Larunbatean ospatuko dituzte Done Mikel Urduñako auzoko jaiak. Urteetan zehar kaleko festak etenda egon ostean, iaz berrhartu zituzten bizilagunek jaiak. Aurten, egun bakarrean egingo dituzte ekitaldi guztiak. Goizeko 11:00etan jaurtiko dute txupina, eta gauerdia heldu arte luzatuko da egitaraua.
Txapelketak eta auzokideak protagonista
Egunaren lehen txanpan auzokideen bazkaria izango da ekitaldi nagusiena. Antolatzaileek azaldu dutenez, Marrazki tabernan eskuratu ahalko dira bazkarirako txartelak. Arratsaldean mus txapelketa egingo dute. Izen-ematea Marrazki tabernan egin beharko da. Umeek, aldiz, txokolatadarekin gozatzeko aukera izango dute 18:00etatik aurrera. 19:00etan, berriz, igel eta txapel jaurtitze txapelketa egongo da. Argazki herrikoia ere egingo dute 20:00etan. Ondoren, urduñar guztientzako parrillada prestatuko dute. Gauean, berriz, Dj Mikel Deuna ariko da musika jartzen.
0:00etan bukatuko dira festak, txupinaren eztandarekin batera. Antolatzaileen esanetan, ordea, eguraldi txarra balego ez da oztopo izango; txosna eta karpa jarriko baitute bertaratzen diren guztientzako.
Orozkon sanmigelak
Asteburuan zehar ospatuko dituzte sanmigelak Orozkon. Ostiralean hasiko dira ospakizunak suziri jaurtiketarekin 17:00etan eta horren ostean hurrengo egitaraua prestatu dute:
17:30ean Truca Rec elkartearen eskutik umeentzako birziklatzeko jokoak. Haurrei ere aurpegiak margotuko zaizkie.
18:30ean Discorockola umeentzako antzerkia eta ondoren txokolatea.
20:30ean City Limits folk rock taldearen kontzertua.
21:00etan Pintxo potea (sardinak eta urdaia)
22:30 Astalapo taldeak joko du.
Larunbatean hasiko da 18:00etan mus azkarreko txapelketa eta 23:00etan Joselu Anayek joko dute.
Igandean goizean zehar paella txapelketa izango da ekintzarik jendetsuena eta astelehenean meza egingo dute bukatzeko.