Maratoi-laurdeneko distantzia izango du lasterketak, eta ez da aldaketarik egongo zirkuituan.Txikientzako probak ere izango dira.
Aurreko asteburuan mendi-duatloia jokatu ondoren, bihar Urduñako Foru Plazak urteko atlestismo-hitzordu nagusia hartuko du: Urduña Hiria herri krosa. Betiko moduan, goizeko 11:30etik aurrera izango izango da Foru Plazan helduentzako proba nagusia.Lasterkariak hortik abiatuko dira hortaz, eta herrigunetik buelta bat eman ostean La Mueraraino joan-etorri egingo du atzera ere plazara etortzeko; handik La Rondina ingurura joango dira korrikalariak eta berriz itzuliko dira Helmugara. Ibilbideak guztira 10.548m-ko distantzia ofiziala izango du, maratoi-laurdena hain zuzen ere.
Parte-hartze handia
Iaz lasterketak inoizko parte-hartzerik handiena izan bazuen (400 pertsonatik gora), aurtengoan ere aurreikuspenak oso onak dira; izan ere, web bidez dagoeneko ia 400 lagunek eman dute izena, eta eguraldi-iragarpenak ere oso onak dira: eguzkia, tenperatura oso egokia eta haizerik ez. Aiaraldeko korrikalari asko izango dira bertan, bai eta inguruetatik etorritakoak.
Txikientzako probak
Gazteenek ere, ohi lez, kirol honetan lehen pausoak emateko aukera izango dute. Nagusien proba jokatu ondoren, bi lasterketa “txiki” egingo dira Foru Plazaren inguruetatik, bata soilik 600 metrokoa 200etik aurrera jaiotakoentzat, eta beste bat km eta erdikoa 1999 eta 2005 bitartean jaio direnentzat.