Tuning topaketa antolatu du The Spirit klubak, hamargarren aldiz

Urduñako The Spirit Tuning klubak tuning topaketa egingo du larunbat honetan Mariaren Lagundian. Hitzordua 10:00etan jarri dute, baina egun osoan zehar egongo da tuneatutako kotxeak ikusteko aukera, baita jolasetaz eta erakustaldietaz gozatzekoa ere. Sarrera doakoa izango da. "Ez dakigu zenbat jende etorriko den izen-ematea ez delako beharrezko, baina 30-50 espero ditugu", adierazi du antolatzen aritu den Jose Luis De Diosek. Topaketen helburua tuningaren mundua ezagutaraztea da, "eta partaideak gozaraztea".

Urduñako The Spirit Tuning klubak tuning topaketa egingo du larunbat honetan Mariaren Lagundian. Hitzordua 10:00etan jarri dute, baina egun osoan zehar egongo da tuneatutako kotxeak ikusteko aukera, baita jolasetaz eta erakustaldietaz gozatzekoa ere. Sarrera doakoa izango da. "Ez dakigu zenbat jende etorriko den izen-ematea ez delako beharrezko, baina 30-50 espero ditugu", adierazi du antolatzen aritu den Jose Luis De Diosek. Topaketen helburua tuningaren mundua ezagutaraztea da, "eta partaideak gozaraztea". Aurtengoa hamargarren edizioa izango da: "Urduñan bi urtero egiten dugu, Arevalon (Avila) eta Urduñan txandaka antolatzen baitugu topaketa". Horregatik, talde antolatzaileak aiaraldearrak ez ezik, Palentziarrak eta Santanderrekoak ere elkartzen ditu. "The Spirit Tuning Kluba 14 kidek osatzen dugu, baina ekitaldi hau prestatzen 8-9 aritu gara, tartean, kanpoko jendea ere", erantsi du.

Erakustaldi ugari

Txikienek ere izango dute autoez gozatzeko aukera. Izan ere, 12:00etatik aurrera scalextric-ean ibiltzeko parada izango dute, edo bestelako jolasetan aritzekoa: "Zapiaren jolasa, futbolina, zokor bilketa... ere egingo dugu". Partaideentzako, aldiz, makarroi jana egingo dute 14:00etan. Arratsaldean jolasak izango dira nagusi, 18:00eta bingoa egingo baitute, eta 19:30ean helduentzako jolasak. 21:00etan abiatuko da gaueko erakustaldia: "Tuneatutako autoek neoizko argiak piztuko dituzte eta ondoren Foru Plazara abiatuko dira, 22:00etan ibilgailuen erakusketa egongo baita bertan. Gutxi gora behera 20 minutu egongo dira". 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide