Asteburu honetan ospatuko dituzte Antigua auzoan Antzinako jaiak

Asteburu honetan ospatuko dira Antigua auzoan Antzinako jaiak. Ostiraletik igandera egitarau oparoa prestatu dute. Bihar jaurtiko dute txupinazoa, 17:30ean. Ondoren, umeentzako jokoak egongo dira. Antolatzaileen arabera, jolasetako batzuk ohikoak izango dira, eta beste batzuk bizikletaz egitekoak. Iluntzean, txokolatadaz gozatzeko aukera egongo da. Eta, buruhandiekin korrika egitekoa. Gaua, aldiz, Dj Ra-k girotuko du. 

Patata tortila txapelketa

Asteburu honetan ospatuko dira Antigua auzoan Antzinako jaiak. Ostiraletik igandera egitarau oparoa prestatu dute. Bihar jaurtiko dute txupinazoa, 17:30ean. Ondoren, umeentzako jokoak egongo dira. Antolatzaileen arabera, jolasetako batzuk ohikoak izango dira, eta beste batzuk bizikletaz egitekoak. Iluntzean, ordea, txokolatadaz gozatzeko aukera egongo da. Eta, buruhandiekin korrika egitekoa. Gaua, aldiz, Dj Ra-k girotuko du. 

Patata tortila txapelketa

Larunbatean ere egongo da zer egina. 11:00etan, esaterako, tipuladun patata tortila txapelketa egingo dute. Hiru kategoria bereiztu dituzte: helduena, adingabeena eta gazteena (16 urte artekoak). Aurkezten diren tortilarik onenek saria jasoko dute. Adierazi dutenez, jai batzordeak patatak, arraultzak eta tipulak emango ditu. Beste osagaiak parte hartzaileek eraman beharko dituzte. Patata tortilak 13:00etan aurkeztu beharko dira, epaileek frogatu ostean 14:00etan txosnan egingo duten dastaketari bide emateko. 

Arratsaldean, berriz, mozorro lehiaketa eta magia emanaldia izango dira nagusi. Ondoren, herri afaria egingo dute auzokide eta hurbilekoentzat. Jaiei amaiera emateko, Dj Ra-rekin dantzaldia izango dute bertaratzen direnek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide