Berdintasun planaren onarpena, udalbatzaren zain

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko ira. 7a, 10:10

Urduñako bigarren berdintasun plana abiatzear da. Uztailaren 14an aurkeztu zuten herritar eta elkarteen aurrean eta Emakunderen ekarpenak jaso ostean iraileko udalbatzan bozkatuko dute azken emaitza.

Urduñako bigarren berdintasun plana abiatzear da. Uztailaren 14an aurkeztu zuten herritar eta elkarteen aurrean eta Emakunderen ekarpenak jaso ostean iraileko udalbatzan bozkatuko dute azken emaitza.

Apiriletik ekainera, 20 elkarrizketa, eztabaida saioak eta diagnostikoa egin dituzte, prozesu parte hartzaile eta inklusibo baten bidez. Bigarren berdintasun planaren baitan hainbat ekintza planteatu dituzte. Ekintzen bidez herritarrak kontzientziatzea izango dute helburu. Horretarako, ordea, urduñarren ahalegina ezinbestekoa izango dela nabarmendu dute. Aurreratu dutenez, adin guztiei zuzendutako hezkuntzak garrantzia handia hartuko du planean, haurrei ez ezik adin guztiei zuzenduko baitzaizkie jarduerak.

Bigarren berdintasun planak hiru ardatz izango ditu. Lehenengo helburua berdintasunaren aldeko plangintza indartu eta hobetzea izango da. Horretarako berdintasun teknikari bat kontratzea gomendatu dute, besteak beste. Edo, udaleko teknikari eta ordezkari politikoei planaren inguruko informazio saioak eskaintzea. Aurreikusitako beste neurri bat kontratu, dirulaguntza eta akordioetan berdintasunari garrantzia emango zaiola adierazten duten klausulak txertatzea da. Horretaz gain, aurrekontuetan generoaren ikuspuntua txertatzea ezinbestekotzat jo dute, baita berdintasuna sustatzeko ekintzak garatzeko koordinazio egitura baten beharra ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide