Apiriletik martxan daude Santa Klarako udal ortu ekologikoak. Hasieran 11 eskaera jaso baziren ere, ekainetik 18 lursailak daude okupatuta. Hau da, guztiak. Horietako batzuk zerbitzu sozialetara bideratu dira. Guztira, 100 metro karratuko lur eremua du erabiltzaile bakoitzak. Proiektu komunitarioa izaki, lan tresnak gordetzeko etxola eta ura guztien artean kudeatzen dituzte. Hala, erabiltzaileen esku dago kudeaketa orokorra. Momentuz, erabilera urte bat gehiago luzatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei. Izan ere, ondoren, La Paul inguruetan ezarriko dira udal baratz ekologikoak. Bien bitartean, baina, Santa Klaran egokitutako eremua erabiltzen jarraituko dute. Horretarako, ordea, formakuntza, bilera zein saio ezberdinetara bertaratu dira partaideak. Nola udalak hala erabiltzaileek oso positiboki baloratu dute ekimena.