Asteburuan ekingo diote Koroatze jaiek bigarren txanpari. Astelehenean hasi ziren, haurren eskola arteko bolo txapelketarekin. Asteartean jokatu zen lehiaketaren bigarren zatia. Gaur, aldiz, Urdufolk jaialdiaren txanda izango da. 20:00etan hasiko da folk musika ardatz duen jaialdia, Feten Feten taldearen eta Iñaki Plazaren emanaldiekin. Larunbatean, ordea, banden lehiaketaren finalistak igoko dira oholtzara; Keltiar eta Triskele taldeak hain zuzen ere. Informazio guztia eta jarraipen berezia www.urdufolk.com webgunean egiten ari dira.
Koroatze jaiak
Bestalde, Koroatze jaien baitan egitarau oparoa prestatu dute astebururako. Larunbatean 09:00etan XVI.Marmitako txapelketa egingo dute foru plazan. Umeentzat eguerdian buruhandiak egongo dira. Arratsaldean, berriz, probintziako bolo txapelketa jokatuko dute bolatokian. Antzerkiak ere izango du tartea, Orsai ikuskizunaz gozatzeko aukera izango baita Foru plazan 19:00etan.
Igandean, aldiz, umeen txanda izango da. Izan ere, 10:30etatik aurrera puzgarrien parkea jarriko dute Foru Plazan. Zezen plazan, ordea, poney eta zaldien gainean doan ibiltzeko aukera eskainiko da. 13:15etan Santa Cecilia bandaren kontzertua egongo da. Arratsaldea magiak hartuko du, Sun magoa bertaratuko baita 17:30ean. Koroatze jaiei amaiera emateko buruhandien kalejira eta txokolatada egongo dira 18:30ean. 19:30ean, aldiz, Ozkizola taldearen eskutik dantza-plaza egongo da Foru Plazan.
Euskal Abesti Herrikoien lehenengo topaketa
Aurrenekoz, euskal abesti herrikoien topaketa egingo dute Urduñan. Ekitaldi nagusia 12:30ean Foru plazan egingo da, baina ondoren hiriko kaleetan zehar arituko dira bazterrak animatzen partaideak.