Gurpide kultur elkarteak antolatuta, datorren igandean, irailak 6, Lendoñobeitiko Kultura eta Kirol jardunaldiak ospatuko dira. Iaz ere burututako jardunaldi hauek aurrez ospatzen iren mendi martxaren eta kultura jardunaldien ondorengo dira.
Aurreko edizioan Lendoñobeitiko ondarea (Gerra zibileko lubakiak, dolmenak...) ezagutzeko aukera egon bazen, aurtengoan mendiak Urduñan zein inguruko herrien egunerokotasunean duen garrantziaz arituko dira "El monet en Orduña: Un espacio fisico, un espacio humano" izendatu duten aurkezpenarekin.
Martxa goizeko 9:00tan aterako da Lendoñobeitiko dorretxetik. Guztira 7 kilometro dituen ibilbide zirkular bat osatuko da Gorobel mendizerraren azpitik eta bertaratutakoek Jose Ignacio Salazar Aretxalde historialariaren eta Juanma Perez de Ana Biologoaren azalpenak jasoko dituzte. Ibilbidearen amaieran hamaiketakoa eskainiko da Lendoñobeitiko dorretxean.